Kirolsex

Agurtzane Hormatza

Kaixo Agurtzane,

Nire izena Iker da, 16 urte ditut. Betidanik nago futbolean sartuta eta oso maila ona nabilela esango nuke nik. Denboraldiren erdian aldatu digute entrenatzailea, egia esan oso pozik gaude. Baina lehengo batean aldagelatan iradoki zigun ez izatea sexua partidak baino lehenago, ez zigun ezer azaldu .

Eta taldekide batzuk harrituta geratu ginen, inoiz entzunda izan arren. Zergatik ez izen? Pajarik bez?Bik pajak beti egin izan ditut eta orain hasi naiz lietan lagun batekin, ezer serio baina…Zer egin, ez dut nahi nire maila jaitsi eta.

Eskerrik asko!

Kaixo Iker,

Eskerrik asko idaztearren, aspaldian ez nuela jasotzen holako galderarik baina bai egia dela, ikastoletan gabiltzanean behin baino gehiagotan azaltzen dala.

Beraz asko pozik zuk idatzi duzulako. Ez da gaurkoa. Garai batean oso ohiko zen entzutea jokalariek ezin zutela “harreman sexualak izan euren bikotekideekin” partidua izan aurretik euren energia eta sua gordetako lehiaketarako. Gizonek izurketa ondoren “hustu eta nekatu egiten direlako, euren energia xahutuz”. Hau lehen. Arau bat zen, argia edo ez baina gehienek bazekiten.

Egun ikusi izan denez harremanak izatea, lagunak izatea, goxotasuna bizitzea gure erotika eta gure sexualitatea oso aberasgarria dela, oso lasaigarria ,eta gorputza ere tonifikatu ahal dela... ba aurreko iritziak eta arauak kolokan jarri izan dira.

Beharbada auzia ez da zer edo zer ona ala txarra den, baizik eta zelan gura dugun futbolera jolastu eta zelan gura dugu gure sexualitatea. Ez da erantzun erreza, inorentzako be, are gutxiago gazte batentzako.

Gauza askotan ikusi izan dugu , kiroletan haratago, ikasketetan, harremanetan , lan desberdinetan…batzuetan kontentzioak oso ondo egin digula. Barruan daukagun lehen gauza ez esatea, lagunarekin nagoenean lietan nire desirari soilik ez begiratzea, entrenamenduetan nire etxeko haserrea bideratzea eta bestelako indarra sortu …

Aldi berean, askotan sentitu izan dugu askatzeak zelango onurak ekarri izan dizkigu. Berbak erraz irteten direnean gure ahotik, gozamenean galtzen naizenean , ikastolara piper-egiteak, jolasten dudanean nire gorputzari jarraituz…

Ona eta txarra denaren artean bide bat dago, zabala bezain sakona eta luzea. Beharbada errazagoa izango zan dikotomietan ez bagintuzte sartuko, eta eskainiko bazizkiguten bideak arakatzeko, sormena, konfiantza, bakoitzaren bitxitasuna lantzea…Baina oraindik asko falta zaigu horretarako.

Bitartean seguru nago aurkituko duzuela zuon bidea, bakoitzak berea..Zer egiten dio ondo, zerk laguntzen dion gura duen moduan jolasten, zelango den norberaren gorputzarekin, lagunarekin egotea….joan zaitezte zuon bidea ikertzen, ikasten…ez da bata ala bestea, ez da izaten erantzun bat bakarra eta betirako, zuon burua ezagutu ala aurkituko duzue zuon bideetara egokitzen dena. Konfiatu!!

Ondo izan, gozatu zelaian eta kanpoan!!

Agurtzane

Agurtzane Hormatza

2026, Martxoa 03
Arloa: Jo ta jo