Sekretu lazgarriak

Kaixo Agurtzane,

Amets naiz, 14 urte ditut eta nahiko nahastuta nago. Ez dakit norekin hitz egin, oso txarto sentitzen naiz. Ezin diot inori esan gertatzen zaidana.

Pasa dan udan betiko moduan gurasoen herrira joan nintzen. Han etxe handi batean batzen gara udaro abuelo eta abuela, tio eta tiak eta primak eta primoak. Uda honetan oso aztoratuta ibili izan naiz, gorputza ezin kontrolatu, pentsamenduak, sentsazioak, sentimenduak berriztuta moduan, gauza asko gertatu zaizkit, inoiz ez ditudanak sentitu. Eta gauza bat gertatu zait nire primo batekin, bera ni baino txikiagoa da. Siesta orduan, han oso bero handia egiten zuen ta denok geratzen ginen etxe barruan ilunpean. Honelako egun baten loak hartzear nengoela han agertu zen primito, nirekin jolastu nahian. Hasi zen bere gorputza igurtzen nire bularren kontra, nire pelbisen kontra, barrezka, txilioka, a zelango algara. Ni hasieran urduri baina gero igarri nuen nire eszitazioa, baina primitoak ez nuen gelditzea nahi. Bat batean loak hartu zuen nire gainean. Ni lasai asko geratu nintzen. Hurrengo egunetan ordu berean etortzen zen nigana siesta orduan, nik ez nuen ekiditen, are gehiago poztu egiten nintzen.

Inoiz bera ez bazan etortzen, nik esaten nion ea jolastu gura zuen, batzuetan etortzen zen, beste batzuetan ez. Nik ez nuen inoiz behartu. Beti siesta orduan, beti hasten zen igurtzen nire gorputzaren kontra algarak, eta momentu batean lo ziplo. Eta ni oso eszitatuta. Asko kostatzen zitzaidan kontrolatzea, eta aldi berean gure nuen. Baina ez dut nahi holakorik. Bitartean eta ostean be txarto sentitzen nintzen nire buruarekin. Eskerrak, oporrak amaitu zirela, eta azken hamabostaldikoa baina ez zen izan.

Eskerrak, ez naizela bueltatuko datorren uda arte. Zer naiz? Burutik sano nago? Primitori oker egingo nion? Inori kontatuz gero terriblea izango zen. Zer pentsatuko zuten nire senitartekoek eta nire lagunek nitaz? Oso lotsatuta nago. Oso agobiatuta. Oso ikaratuta.

--------------------------------------------------------------------

Kaixo Amets,

Benetan eskerrik asko zure esperientzia kontatu izanagatik, oso zaila iruditzen zait momentu honetan horrelakoak konpartitzea. Eta oso kontuan hartzekoa da; laguntza eskatu orduko gauza askorekin jabetu zarela uste du:

1. Ez zenuela gura horrekin jarraitu

2. Kitzikagarria zela.

3. Nolabait zeuk uneren baten gura zenuela berak zurekin jolastea.

4. Berarekin jolasten zinela pentsatzen zenuenez ekiditea zaila zela.

5. Zer edo zer zegoela jolas horretan gustura ez egoteko.

6. Laguntza behar zenuela beste era batean bideratzeko.

Gauza handia izan da zu horrekin guztiarekin jabetzea. Nagusi askok ez zuten egingo zuk egin zenuena.

Argitu nahian , nire begirada konpartituko dizut. Ea lagungarria egiten zaizun. Zuk bizitako esperientzi horretan, uste dut gutxienez, beste bi batzen direla.

►Zure primitoaren bizipena.

Uste dut berak aske bizi izan duela berea. Zuk ez duzulako behartu eta, berak bereari eutsi dio, nekatuta egon denean lo ziplo, ez duenean jolastu nahi ez da joan zugana, eta zuk aipatu diozunean primitok bere gogoari baino ez dio eutsi. Azkenik, bere jolasean ez duzu bera eginarazi zuk nahi zenuena.

Bera zugana joan da jolasteko, konfiantza osoz zurekin, gorputz txikitxoa beste handi baten kontra. Eta zelan ez igurtziak, mugimenduak eta algarak hainbat sentsazio eta zirrara, sortu ditu berarengan, primitok ez baditu ulertzen egoera, sentitzen duenarekin gozatzen du. Olgetan barreak eta sentsazio gustagarriak. Beraz ez da harritzekoa, horrenbeste algara ostean nekea etortzea eta loak hartzea. Eta ez da harritzekoa izango beste batzuetan be zugana jotzea ondo pasatzeko.

Zergatik? Bat, lasai asko egon zelako hor zurekin berak nahi zuen jolasean. Bi, bere, gure, denon gorputzaren sentsazioak hobeto ulertzeko, ezin dugu ahaztu gorputz osoaren azalak hainbat errezeptore dauzkala plazera zein mina sentitzeko.

Berezkoa daukagun gaitasun bat da, jaiotzetik eta hil arte eta, gure bizi iraupenerako ezinbestekoa dena. Zuk aipatutako jolas horretan bera gustura dago, eta seguruenik beste jolasetan gertatzen den moduan, jolasa oso dibertigarria bezain plazer-garria dela. Eta baliteke kitzikagarria be izan izana. Primitoak horrelako algarak nahi baditu,
zugana joko du inolako beldur ezta, inolako espektatiba gabe bere primoagaz jolastea baino. Gustura , aske eta eroso sentitu bada, bere joera, beste egoeretan gertatzen den bezala, gustura egon den lekura bueltatuko da. Orduan ez da harritzekoa zugana jotzea soilik berarengan gogoa piztu denean. Eta ez beste inork nahi duenean. Bere intentzio bakarra da ondo pasatzea. Bere moduan, bere erritmoan, ta berak gura duenean. Ez du nagusien begirada izango, ezta asmoa, ezta beharrik ere ez. Jolastu aske eta olgetan bizi. Nekatzen bada edo aspertzen bada amaitu. Zu bere jolasean baliabide bat baino ez zara.

►14 urteko nerabe baten bizipena. Eta zure esperientzia ere, gutxienez bi esperientziekin osatzen dela, esango nuke.

Alde batetik uda honetan esan duzun moduan hainbat zirrara, sentsazio eta burutazio, zabiltza zeharkatzen. Nahasia bezain kitzikagarria den dena. Nerabearen bidaiak horrelakoak izaten dira. Zuok ez zarete umeak jada, ezta nagusiak ere ez. Hainbat gauzaz jabetzen zarete baina, oraindik ez dakizu horiek zelan kudeatu, ezta zer egin bizitzen duzuen guztiarekin. Batzuetan zuok kontrakoa pentsatu arren, eta sarri be nagusiok.

Gorputzak zuoi be garrasia egiten dizue, jakin barik askotan zer, ezta zelan erantzun garrasi horri. Bat batean gertatzen da, eta jakin gabe zurrunbiloan sartzen zarete. Gorputzaren deiadarri eusten. Askotan esaten duzue ez duzuena esan behar, sarri esan behar duzuena ez duzue esaten, edo egiten duzue gauza bat badakizuena ez duzuela egin behar. Trakestuta zabiltzate sarri. Denbora darama egonkortzea eta norberaren baitan zentratzea. Burmuinaren garapenak denbora darama eta. Eta kanpotik laguntza ezinbestekoa da ikasteko eta, bidea hain zaila ez izateko. Ikastolan zein familian sarri izaten duzue laguntza. Denak ulertzen dugulako nerabetasunak dakarrena. Baina sexualitatea eta erotikaren garapenari lotutako hainbat auzitan, laguntza hori ez da heltzen. Bakoitzak ahal duen moduan eutsiko dio.

Bestetik zure esperientzia horretan hasieran ez baduzu ulertzen zer gertatzen ari den, zuk badakizu zer sentitzen duzun , hau da, zelango sentsazioak dituzun:

Lasaitasunak dakarren ezustekoan zure primitoa zure gainean jarri da jolasten, hasieran dibertigarria izan da, baina konturatu orduko eszitazio be sentitu izan duzu.
Saltoak , mugimenduak eta igurtziak bere gorputz txikia zure bularrean, sabelean eta pelbisen kontra, zirrara eta sentsazio desberdinak borbor.
Imajinatzen dut 14 urteko nerabe batentzako egoera horretan ez dela erreza moztea.
Eszitazioa, ikara, eta jakinezak nahastuta lehergailu ederra bihurtu lei. Beraz hor ixtea zure gorputza, ezer egin gabe, izan zen zuretzako irtenbide bakarra. Eta hori egitea ez da gutxi. Zuk bizi izan duzuna eta jakin izan duzuna, ez delako izan zure primitoaren bizipena, ezta are gutxiago bere intentzio. Zeurea ere ez.

Amets, ez zara pertsona txar bat, ezta perbertitua ere ez . Kontraesanaz jositako nerabe bat baino. Zirrara eta sentsazio berrien itsasoan murgildu zara, inolako lema gabe zure txalupan. Ikaratuta sentitzea, zelan ez!

Amaitu dira oporrak, eta orain da garaia bizi izan duzunari lekua emateko, ulertzeko uda horretako nerabea. Animatzen zaitut idazten. Askatu barrena, atera zer izan den zuretzako esperientzia hau, zure burua zigortu barik. Animatzen zaitut zure inguruan izango duzun konfiantzazko nonorekin berbetan, badakit sentituko duzula ez dagoela inor. Edota inor jabetzen bada ez zaituela ulertuko, eta txarto hartuko zaituela, baina beharbada badago uste duzun baino hurbilago nagusi bat zuri laguntzeko prest.

Zure primitoari dagokionez. Orain izan duzun esperientziarekin beharbada errazagoa izango da kudeatzea zure primitoak edo besteren batek , jolastu nahi badu horrelako jolas batera, non zauden zu.

Ez ahaztu kasu honetan zu zarela nagusiena, zu oso nagusia ez bazara be, zuk ipini beharko dituzula mugak. Ez bazara konfiantza osoz sentitzen laguntza eskatu beste batekin egoteko, edo jolasaren bidez bestelako jolas batzuetara bideratu, lasaiagoak eta askeagoak zuretzako ere: jarri lepoan, edo lau hankatan zure gainean zalditxoarena egin, edo burukiekin borrokak egin….edota batu beste primito eta primitak eta danon arteak jolastu harrapaketetara…batek daki zertan. Edo esaiozu ezetz. Ez du ipiniko aurpegi ona, baina batzuetan bera hasarratzen da zurekin, ez da txarra ere ez. Askeago bientzako. Bera txikia da, eta beharbada ez du ulertuko baina zuk bai , badakizulako denon hobe beharrerako dela.

Dena den, elkartzen zaretenerako zu beste leku baten egongo zara. Argiago, nagusiago, eta hobeto jakingo duzu zelan bideratu. Bera be nagusiago izango da, eta beste bizitzaren garapen horretan beste leku baten egongo da.

Bizitzak ekartzen dizkigu esperientzia gazi-gozoak, sarri oso argi daukaguna buruan edo sinestezina dena gauzatzen da modu batean ezin genuena imajinatu be egingo. Esperientzia horiek gure zirraren eta sentsazioen olatuak, ertzak eta, marrak sentitu arte, inoizko moduan. Orduan gorpuzten direnean ekartzen dizkigute ikaspen sakonagoak, gu ikasleak baikara. Ikasteko eta laguntza eskatzeko bideratzeko ezjakintasuna hazkuntzaren bidetik.

Besarkada handi bat Amets,

Agurtzane ORMATZA

2024, Azaroa 20
Arloa: Jo ta jo