Segurua

Kaixo Agurtzane,

Lea naiz eta 17 urte ditut, nire neska-laguna ta biok harremana irekia daukagu orain dela gutxi. Berari neskak baino ez zaizkio gustatzen, eta niri mutilak ere edo ez binatarrak ere. Argi izan dugu beste batzuekin “liau” ezkero, gure burua babestuko genukeela, gero gu biok lasai asko egoteko. Oso argi daukagu zelan egin zakila baldin badauka gure “rolloak”, baina alua baldin badauka, zelan babestu. Portzierto, badakigu badaudela hainbat jokabide ez gaituztenak eramango inolako arriskura, baino nahi dugu aske sentitu edozelako “geuzie” gura dugula egin. Orduan zelan?

Kaixo Lea,

Eskerrik asko, galdera zehatzagoa ezin izan lei. Zure edo lagunaren bagina edota uzkia, babestuta gura baduzu izan, zuon isuriak, eiakulazioka edo fluxuak ez nahasteko eta beraz elkarri infekziorik ez transmititzeko hoberena da gure bagina bera babestea latexeko edo poliuretanozko babes batekin. Adibidez DENTAL DAM deiturikoak. Lauki zuzena forma duen latex edo poliuretanozko oihal bat da. Dental dam hori ipintzen da baginaren aurrean edo uzkiaren aurrean, gura izan ezkero gure mihi-gainarekin jolastu babesa elkarri babesa emateko. Eskularruak edo atzandelak edo be badaude, material berberaz eginda dagoz eta atzetan ipintzen dira, uzkitik edo baginatik gura badugu atzamarrak sartu elkarri babesa ematearren. Sukaldean erabiltzen den FILM gardena ere erabili daiteke. Zati handi bat ebaki eta dental dam erabili duzuen moduan erabili. Eta olgetako gogoa baldin baduzue , zuon pelbisa, genitalak barne batu film horrekin bata bestearen kontra be igurtzeko errazago.

Emakumezkoen kondoia edo betiko kondoia be lagungarriak dira gura baduzue jostailu erotikoren bat erabili sartzeko bagina barruan. Betiko kondoi bat be moztu ahal duzue eta erabili dental dam baten erara. Kontuan izan Babes bakoitza behin baino ezin dela erabili. Preserbatiboak eta eskularruak edo atzendalak soilik sarketa baterako,. Adibidez, jostailu bat edo atzandel bat ezin da baginan sartu eta gero atzamar edo jostailu berbera uzkitik. Erabili urezko lubrikanteak, ez olioaz egindakoak, apurtzeko arrisku gutxiago daukate eta. Ez tiratu lar latexeko materialak, apurtu adaitezke eta.

Espero dut zuok eskatu bezain erantzun zehatza eman izana Lea.

Gozatu zuon harremanaz!!

 

 

Agurtzane ORMATZA

2025, Maiatza 14
Arloa: Jo ta jo