Ezin

Kaixo Agurtzane!

Jorge naiz, eta arduratuta nago nire neska-lagunarekin ezin naizelako korritu bere baginan. Bakarrik nagoenean, nire kabuz ez dago arazorik. Leire eta biok saiatu arren ezinezkoa da, batzuetan 40 minutu baino gehiago be egon gara barruan. Bera minduta, eta neu bere. Arduratuta gaude biok be. Zer gertatzen zait? Zer egin behar dugu? Leire eta biok, zure erantzuna irakurtzeko irrikatan.

Kaixo Jorge eta Leire!

Zorionak biori be, zuon zailtasunari irtenbidea eman gurean, elkarrekin gainera be. Eiakulazioari buruz berba izan denean batez ere, eiakulazioa norberak gura duen baino arinago gertatzeari buruz aztertzen da. Eskerrik asko eiakulazioaren beste alde hau be azaltzeagatik, askok ez dutelako argira ekartzen eta.
Zer da gertatzen dena?

Gure Sistema Nerbioso Autonomoak kontrolatzen du gure gorputzak egiten duenaz, eta jabetzen ez garenekin. Gure SNAn beste sistema batzuk daude.
1. Sistema Nerbioso Sinpatikoa: Alerta eta gorputzaren aktibazioaz arduratzen da
2. S.N.parasinpatikoa, aurrekoaren aktibazioaren ondoren sistema orekatzeko eta lasaitzeko ardura daukana.
3. S.N. Enterikoa, bigarren burmuina be deitzen zaio. Zirraren eta neurotransmisoreen harremana ulertzeko sistema da. Sinpatikoa eta Parasinpatikoa ezin dira aktibatu aldi berean. Orduan urduri badaude, tentsioan, arduratuta...Sinpatikoa dago martxan...Ezinezkoa erlajatzea. beraz ezinezkoak dira hainbat akzio erlajatzera eramango gaituenak: loak hartzea, eiakulatzea, plazeraz gozatzea, orgasmorik izatea.
Askorentzako norberaren bakardadean, intimidadean...inor begira egon gabe gure gorputzarekin jolastea askoz errazagoa izatea, aktibatzea eta gero erlajatzea arazo gabe bizi lei. Baina beste bat dagoenean, inportantea denean pertsona hori, ta kasu honetan bere onena eta norbera norberaren onena emateko prest gaudenean... presioak sentitzea oso erreza bilakatzen da, orduan erlajatzea, plazerean murgiltzea eta eiakulatzea edota orgasmo bat izatea izugarrizko erronka bilakatuko da. Eta jolas erotikoan honetan erronkak sarri muga bihurtzen dira.
Seguruenik Leire be agobiatuta dagoela, berak sentitu liteke bera ez dela gai zuri plazerik emateko, edo ez dela hain eszitagarria, edo zer edo zer ezkutatzen diozula… zenbat buelta emango zion. Zuk zeuk be, nahiko buelta emango zenion kontu honi, zure abileziaz eta gaitasunaz pentsetan.
Eta hori baino askoz be errazagoa da.

Eiakulazioa, eta orgasmoa be, Loa bezalakoa da eta.

Loak hartzen gaitu. Inoiz ezin begiak bildurik ibili bagara, saiatu garenean loa harrapatzen gehienetan ezinezkoa izan da. Bueltaka ohean, altxatu eta edalontzi bete esne hartu, komunera txiza egiten, buelta ohera ezin, liburu bat irakurri, argia piztu eta amata...ezin. Bere bila joatea alferrik da.
Lasaitasuna, konfiantza, jolasa, barrea, askatasuna garen modukoak agertzeko, lotsa eta beldur puntu bat garatzeko elkar ezagutza, elkarri erakutsi zelan eta zer dugun gustuko, partekatu behar eta sentitzen duguna....
Eiakulazioa eta orgasmoaren bila joatea antzekoa izaten da. Orgasmoak, kasu horretan eiakulazioarekin batera, hartu behar gaitu, horretarako plazera eta lasaitasuna gure egoteko lekua izan behar da. 

ORDUAN EZ EKIN EIAKULATZEKO , EZ JOAN JOAN ORGASMOAREN BILA!!!

1. Gure gorputza gure ispilua da. Hark ematen digu hainbat pista jakiteko nondik jo. Jasotako plazerek eta gorabeherek eskaintzen dizkigute moduak bide aberasgarrienetatik ibiltzeko.
2. Norberaren gorputzaren ezagutza denbora darama, eta daukagun gorputzean gustura egotea baita ere bai. Beraz gorputzari astia ematea eta entzutea ezinbestekoa.
3. Norberaren kabuz, zein lagunarekin masturbatzerakoan askotan askatu beharra izaten da premiazko helburu bat, bestetan orgasmoa sentitzea edota loak hartzea. Baina zelan jolasten baduzu(e) eszitazioarekin, isurketaren abiadarekin … presio edota helburu gabe?. JOLASA bera da helburua.
Batzuetan masturbatzerakoan gure kabuz, ohikoena izaten da betiko eratan egitea. Lagunarekin gaudenean askotan sentsazioak eta moduak beste batzuk dira, eta ez da erreza ikastea elkarrekin ezta elkarri irakastea ere ez.
4. Neska-lagunarekin elkartzeak eta gozatzeak denbora darama. Gure beldurrak, beharrak, lotsak, desirak, grina … gorpuztu egiten dira. Jakitea zelan bideratu eta zelan bestearena ulertu ez da izaten lan makala. Beraz ez
dezagun eskatu horrenbeste gure buruari, biok elkar ezagutzen bagoaz nahiko daukagu eta. Hau ez da fast food kontu bat.
Modu desberdinak arakatu : arropa gainetik, norberaren koartoan baino beste lekuren baten, denbora gehiago gutxiago, berba goxoek elkarri esan, edo gorputzaren usain isilean murgildu, entzun zuon gorputzak.
Hartu bere eskua eta erakutsi zelan gura duzun, edo Jorge ipini zure eskua Leiren eskuaren gainean eta jarraitu, ikasi elkarrekin.
5. Gure gorputz osoa da gai plazera, emateko eta jasotzeko. Ez dira genitalak jomuga, ez da sarketa bide bakarra… Zelan zabaltzen baduzue IKERKUNTZA LABORATEGIA eta ea zelango kimikak sortzen diren.. Denbora darama, baina zerk ez?
6. Zuok elkar ulertzeko txokoa izatea gauza handia da, eta zuon idatziak argi utzi du badaukazuela konfiantza berba egiteko sentitzen duzuenari buruz. Horrek emango dizue bidea sakontzeko beharbada beldurretan, egonezinetan, helburuetan…Beharbada elkar ulertzea, eta partekatzea askatu egingo du barneko korapiloa.
7. Zuon burua bakarrizketa korapilatsuetan sartzen bada ihes egin hortik. Tematzeak edo presioa sortzen dituen pentsamenduetan murgiltzeak egonezina baino ez dute ekartzen. Horrek guztiak ALERTAN jartzen du burmuina. Eta hasieran esan dudan moduan horrek ekidin egingo du plazera sentitzea, are gehiago orgasmoa eta berarekin datorren eiakulazioa. Eta ezin baduzue ihes egiten, zelan ekarri kontatzen badiozue eta barrena biluzten duzuen gorputza moduan?
8. Sarri bikotekideek egiten dugu hainbat gauza elkarri laguntzeko eta gura barik, elikatzen dugu gure arteko marapiloa.
9. Eta proposamen bat, zelan koitoa alboratzen baduzue bolada baterako eta ikerkuntza erotikoari zabaltzen badiozue atea?
10. Eta amaitzeko, galdera bat ez dakit zuok gozatzen duzuen txokoa ez den izango baten edo bestearen gurasoen etxea? Dinot! Askotan, gu ez bagaude lasai asko gauden lekuan edonor sartu ahal delako, gure sistema be alerta egongo da, eta horrek ere ez du lagunduko lasaitzea, gozatzea eta eiakulatzea.
Ikasiko duzue elkarrekin!!!

Egingo duzue

Gozatu dezazuen bidearekin!!

Agurtzane ORMATZA

2025, Otsaila 26
Arloa: Jo ta jo