Masturbazioa (II)
Kaixo, kuadrilla, hauxe da bigarren atala! Gaurkoan ere gure gozamenarekin jarraituko dugu!!
Orain konturatu naiz ez dakidala argi geratu bazen zer den masturbazioa, horri buruz horrenbeste berba egin eta gero...
Orokorrean masturbazioari buruz hitz egiten dugunean adar batzuk nahasten ditugu.
- Gorputza, batez ere genitalak laztantzea.
- Plazera, batez ere orgasmoa lortzeko jokaera
- Pertsonak, batez ere mutilek praktikatzen duten joera.
- Norekin, batez ere bakoitzak bere buruarekin egiten duen jokaera.
- Aroa, batez ere nerabezaroan
Masturbazioa norberak bere gorputzean jorratzen duen sexu jokaera bat da. Gorputzean, zentzuen bidez, gauzatzen diren hainbat emozio, sentsazio, sentimendu...,plazeraren bidean.
Gure lehen masturbazioak ez dira kontzienteak, eta gorputzaren ezagutza alorrean ematen dira, gehienetan gure lehen bi urtetan. Ia inor ere ez da gogoratuko autoezagutzan horren bidaian plazerik edota orgasmorik aurkituko zuenik.
Masturbazioa gure burua ezagutzeko bidean hasi zen. Bide horretan plazera, loa, bestelako ezagutzak, lasaitasuna, askatasuna, algara, orgasmoa, barrea, sendatzeko gaitasuna… aurkituko ditugu. Batzuetan gure bizitzatan zehar funtzio bat baino gehiago izango ditu.
Gure gorputza azalez jantzita dago , azala errezeptorez josita dago eta hauek gai dira plazera zein mina sentiarazteko, klitoria eta zakila lekurik sentikorrenetarikoak badira be. Bakoitzak jakingo du zein den bere bidea: zer, non eta zelan ikasi beharko du. Norbera bere gorputzarekin , pentsamenduekin, zirrarekin eta sentsazioekin jolasean , bidea aurkituko du, batez ere inolako presiorik ez badauka eta bere erritmoan eta moduan badabil.
Hori guztiori horrela bada ere nerabezaro sasoian gure burmuinean ematen diren hainbat aldaketen ondorioz, bata hormonala, desirak , fantasiak , elkarrenganako erakarpena, eszitazioa…bai hasten dela leku handiagoa eta kontzienteagoa hartzen.
Neska eta mutilen arteko desberdintasunak askotan aipatu izan dira, eta zelan ez masturbazioari buruzko joeratan baita ere. Zuon galderei erantzuna eman baino hona hemen desberdintasun batzuk ulertzeko kontu batzuk
- Gure Sexu heziketa oso ezberdina izan da.
- Neska batzuk masturbatzen badira ez dute esango lotsagatik edota besteen presioagatik dela.
- Mutil batzuk ez badira masturbatzen ez dute esango lotsagatik dela
- Neska batzuk nahiz eta ez masturbatu, esango dute “moderna izateko” presioarengatik dela.
- Zakila dutenek, gehienetan harreman ona izan dute euren zakilarekin. Txikitan erekzioak ikusgarriak ziren eta denon
algarak sortu ere. Txikitatik be txiza egiterakoan eutsi egin behar zuten , barruko prakatan ipintzeko be zakila esku artean. Beraz errez lotura atseginak egiteko “betiko lagunarekin”.
- Aluarekin daukagun lehenengo harreman kontzientea askotan tanpoia sartzen dugunean da eta ez da izaten plazer-garria, higienikoa baino. Aluaren erekzioa ez zen oso nabarmena, eta frakak ipintzeko be ez da ukitu edo egokitu behar. Eta sentsazio kitzikagarriak izan dituenean gure aluak, gehienetan txize premia izango zela. Beraz izendatu be ez zen egiten eszitazioa.
- Orokorrean nesken sexualitatea baztertuta edo ukatuta egon da, integratzea askoz ere zailagoa.
Beraz oraindik masturbazioak badu bere mamia. Eta oraindik ez dugu amaitu kontu honekin.
Besarkada handi bana!!


