Julie, Eklore
Bi hizkuntza, ahots bat.
Julie Baionan jaio eta Uztaritzen hazitako idazle, musikagile eta kantari gazte bat da. Bere abestien bidez, Juliek zintzotasunez eta pasioz partekatzen du dena. Frantsesez eta euskaraz idazten du, sustraiak eta emozio lurperatuak hain ongi daramatzaten bi hizkuntza.
Bere lehen albuma «EKLORE», lore bat bezala ireki eta bere burua entregatu beharretik sortu zen, bere lore-hostoak lehen aldiz irekitzen dituelarik. Isilpean gordetako emozioak doinu bihurtzen ditu horrela.
Gai pertsonalak eta unibertsalak uztartzen ditu bertan: desberdintasuna, askatasuna, sentiberatasuna, dolua,oroitzapenak… agerian utziz. Abesti bakoitzean benetakotasunez adierazten du sentitzen duena.



