Permakonputazioa: teknologia pentsatzeko beste modu bat

Mugarik ez duela dirudien mundu batean bizi gara baina, jada ikusten dugun bezala, hori ez da horrela. Geroz eta garbiago dago lurrak dituen baliabideak mugatuak direla, eta egungo sistema ekonomikoak horiek guztiak ustiatzera bideratzen gaituela. Hala ere, geroz eta mugimendu gehiago daude habian sistema iraunkorrak sustatzen dituztenak, arlo guztietan: elikaduran, abeltzaintzan, industrian... baina baita digitalizazioan ere.

Askotan aipatu izan da internet eta bere ingurunea ez dela infinitua, nahiz eta horrela saldu izan diguten. Hodeia eta antzeko zerbitzuek, gauza guztiak nahieran gorde ditzakegula sinistarazi digute, mugarik ez duen zulo beltz bat izango balitz bezala. Hala ere, badakigu hori ez dela horrela. Interneteko ekosistema zerbitzari, kablez eta gauza oso fisikoez dago osatuta, eta hori guztia mantentzeko eta aurrera eramateko energia asko behar da. Mugarik ez duela dirudien horrek muga asko ditu. Garbi geratu zen 2025eko udaberrian izan zen itzalaldian. Dena mugara eraman nahi izateak ekarri gaitu abiadura handiko konexioak garatu nahi izateak. Edota Adimen Artifiziala gauza guztietarako erabiltzera bultzatzea. Kontutan izan behar dugu, mota honetako zerbitzuak erabiltzeko bitarteko natural ugari erabili behar direla. Teknologia guzti hauek zerbitzarietan biltegiratzen dira, eta horiek funtzionatzeko, energia behar da. Bestalde, etxeko mugikor eta ordenagailuekin gertatzen den bezala, zerbitzari horiek ere berotu egiten dira, ondorioz, tenperatura jakin batzuetan egon behar dira funtzionatu ahal izateko. Horretarako, energia eta ur kantitate ugari erabili behar izaten dira gure Internet guztia martxan jartzeko.

Honen guztiaren aurrean, mugimendu ugari agertu dira guzti honen kontra egin eta beste motako digitalizazioa izan dezakegula erakusteko. Eredu bat, permakonputazioa da, pertsona-talde batek lantzen dituen permakulturan oinarritutako konputazioa birplanteatzeko modu bat. Permakonputazioak teknologiaren ingurumen-inpaktuari erantzun nahi dio, permakulturak nekazaritza industrialarenei erantzun dien bezala. Gainetik aipatuta, permakonputazioa erresilientzian, birsorkuntzan, lehendik dauden baliabideen erabileran edo energia-kontsumoaren eta materialen murrizketan oinarritzen da, egungo konputazioaren proposamena eta egiteko moduak ere zalantzan jarriz. Baina nondik dator kontzeptua? Permakulturatik. Permakultura nekazaritza mota bat da, ekosistema naturalean oinarritzen dena gauzak landatu eta ekoizteko. Banakako osagaietara (elementuak) ez ezik, elementu horien arteko erlazioetara eta produkzio-sistemak sortzeko erabilera egokira ere bideratzen da arreta kasu honetan.

Konputaziora ekarrita, permakulturan inspiratutako ordenagailu eta sare teknologiaren erresilientzia eta birgeneratibotasun gaien inguruan bideratutako kontzeptua eta praktika komunitatea da aldi berean. Gailu teknologikoek hondakinak eta ustiapen handia sortzen duen garai honetan, permakonputazioak ikuspegi jasangarriagoa bultzatzen du, hardwareen bizitza maximizatuz, energia-erabilera minimizatuz eta jada eskuragarri dauden baliabide konputazionalen erabileran arreta jarriz. Permakonputazioak galdera hau botatzen du: posible ote den konputazioa birplanteatzea, permakulturak nekazaritza birpentsatzen duen modu berean.

Permakonputazioak egungo egoera irauli nahi du, eta horretarako pausoak eman. Beraz, utopikoa eta praktikoa da aldi berean. Jakin nahi dugu nola praktika ditzakegun harreman onak Lurrarekin, sistema ekologikoetatik ikasiz, lehendik dauden teknologiak eta praktikak aprobetxatu eta birzentratzeko.

Ereduak daude dagoeneko teknologiaren erabilera arduratsua bultzatzen dutenak. Hona hemen batzuk:

Mattin Solis

2025, Urria 31
Arloa: Sarean