Biluzik
Kaixo Agurtzane !
Ane naiz. Uda honetan aukera izan dut hondartza nudista batera joateko. Egia esan ez da izan erreza. Baina atzerriko lagun bat etorri da, eta berak animatu nau, baina ez diot ezer esan nire kuadrillakoei. Batzuek esaten dute horrelako hondartzetan perbertitu asko daudela. Arazoa da ni han egonda eszitatu naizela behin baino gehiagotan. Adibidez, beste batzuen gorputz biluziak ikusterakoan, berdin neskak edo neska-mutilak izan (kanpotik sikiera), eta nire harridurarako eguzkiaren izpiak eta olatuek nire gorputza jotzerakoan be. Ez dakit normala den.
Kaixo Ane!
Esperientzia ederra izan duzu, hainbat aurreiritzi eta zalantzekin gerturatu zara hondartza horretara , eta antza denez utzi duzu zure gorputzari zentzatzen eta sentitzen uneoro, etorri zaizunari lekua emanez. Ez da makala ba!! Gehienetan horixe da eta zailena. Gure buruak ez agintzea, eta gure azalari aukera ematea. Ane, zure baitan daukazu altxorra.
Normala ? zer da normala ba? Norma batek agintzen duena?, gehiengoak egiten duena edo esaten duena egitea?
Askotan jotzen dugu adituengana zer edo zer normala den jakiteko, egia da askotan behar izaten dugula laguntza geureari eusteko edo zilegitasuna emateko. Batez ere, ikusten dugunean halako esperientziari buruz ez dela gure zirkulu intimoetan aipatzen. Orduan ezta erreza. Baina badiotsut esperientzia intimoak, bere ñabardura eta ertz guztiekin kontatzea ez da izaten hain ohiko be. Horren ondorioz betikoari buruz egiten da berba, betiko eratan, edo diskurtsoa datza “norma” barruan dagoenari buruz. Elkarrizketa eta diskurtso horietan ez d(ir)a islatzen errealitate(ak). Beraz konparaketak be ezin dira izan benetakoak. Konparazioak zer edo zertan laguntzen badute….
Ezta erreza izaten ez mapa edo gida gabe ibiltzea, eta are gehiago norberarena egitea bere kabuz. Eta zu horretan zabiltza Ane!!
Gure gorputza sentsorez dago josita, hau da azal osoan daude eta bere eginbeharra da informazioa batzea, plazerari lotutako ezinbestekoa, beldurrari lotutako bezain garrantzizkoa. Plazerak ez dauka mugarik, ez badira gure pentsamenduak, gizarteak, arauak, bizipenak…jartzen dizkiotenak. Bakoitzak azal bat dauka, gaitasun guztiak dauzka sentitzeko. Bakoitzak bere eran biziko ditu. Eta horri bidea ematea, konpartitzea , azaleratzea…bidaia bera aberasgarriagoa egingo du. Beraz eguzkiaren izpiak lepoan, edo olatuak sabelean sentitzea, ikusmenak ematen dizun informazioarekin gozatzea, plazerraren ateak zabaltzen dauzkazu Ane. Bizitzak hainbat aukera ematen dizkigu eta gure sentsazioak batzeko. Gutaz, eta inguruaz sakonago jakiteko.Ez soilik aspektu negatiboaz, positiboaz be ahal dugu.
Eta orain historia apur bat, elikatzeko zure jakinduria aurreiritzi batzuk borrokatzeko.
Espainiar Estatuko II.Errepublikako garaian (1931-1939) Naturismoaren kulturak eta filosofiak bere garai goxoenak bizi zuen, horren isla orduko argitalpen eta pelikula ugari.
Hiru ildo interesgarriak zeuzkan:
Gorputza garbi mantentzea ezinbestekoa zela.
Gorputza biluzik edertasunaren eta osasunaren espresio handiena zela.
Gorputza biluzik azaltzea zela modu hobienetarikoa sexualitatearekin loturiko obsesioak ekiditeko
Naturismoa Europan osoan zabaldu zuen harremantzako beste era batzuk, gure artean eta gure gorputzarekiko.
Baina Espainian eta Hego Euskal Herrian Frankismoak bide hau be gelditu, zapuztu eta askatu zuen. Eta Naturismoa, beste gauza asko moduan, klandestinitatean, edo bekatupean geratu ziren.
Oraindik orduko denborako pentsamoldeak, egiteko erak diraute. Eta eragina zuzena daukate gure bizitzetan. Kasu honetan gure sexualitatearen bizipenetan.