Kondoia ta galdu
Nire izena Ale da eta 15 urte ditut; Albak 16, berarekin 7 hilabete daramatzat eta oso maiteminduta nago. Lehen aldian eta bigarrenean ere, kondoia jartzerakoan erekzioa galdu nuen. Neskalagunak hasieran lasai egoteko esaten zidan, baina ez dakit zenbat aldiz saiatu gara eta berdin! Agobiatzen hasita nago; neskalagunak galdetzen dit ea nire gustokoa den. Nik asko maite dut baina... zer gertatzen zait?Zer egingo dut?
Kaixo Ale,
Eskerrik asko hain ondo azaltzearren egoera eta zure egonezina konpartitzearren, seguru nago hainbati mesedegarria egingo zaiola.
Elkartze erotiko batean erekzioak hainbat aldagaiei edota egoerei buruz egiten du berba. Erekzioa izateko exzitazio pixka bat egon behar du prozesu baskularra martxan jartzeko hau da, odola zakila betetzeko eta aldi berean, erlaxazio puntu bat egon behar da itxiera baskularra emateko, hau da, odola zakilean bertan geratzeko. Odolak zakilaren ehunak betetzen ditu erekzioa sortuz. Ez da harritzekoa izaten exzitazioan edota erlaxazio prozesoetan gorabeherak izatea urduritasuna, ardura, bildurra, ondo egitearen presioa edota espektatiba altuegiak azaltzen direnean. Orduan odola bai ailegatzen dela zakilara baina egoera horietan itxiera ez da ematen, orduan odola berriro ere gorputzera dator.
Gauden lagunarekin gero eta garrantzitsuagoa izan, are eta aukera gehiago bildurrak izateko, urduritasuna sortzeko eta erekzioa galtzeko. Gainera egun, aspaldiko kontua bada ere, erekzioa eta penetrazioa dira egoera erotikoaren ardatza eta betebeharreko kontua. Gaur egun gainera pertsona bat ezagutu eta txortan egin sarri askatasun eredua bezela saltzen digute.
Beharbada denok ere behar duguna da gure azalak lagun izatea, gure laztanen bitartez hitz egitea, gure gorputzaren izkinetan galtzea eta jolastea. Azken finean bion arteko gozamenaren ezagutza sakondu eta konpartitu.
Kondoia bidaide izan dadin, ipini, kendu eta ipini, batak ala besteak, koloretakoak edota zaporekoak; ez da zertan erabili behar sarketarako, jolasteko baino, lagunak izateko, bakoitzak berea elkarri ekartzeko…
Alba ta zu, Ale eta Alba, biok elkarren ikasle eta irakasle izan, biok ikertzaile, biok hanka sartzen eta altxorrak aurkituko dituzue erotikaren itsasoan… proposamen galanta.
Gozatzea batzutan ez bada erreza ere, bidaiak holangoak ere badira...
Besarkada bana!