Azkura

Aupa Agurtzane,

Eder naiz eta 15 urte ditut. Ez dakit zergatik baina aspaldi honetan izugarrizko azkura daukat. Hilabete bat daroat, ez da denbora guztian, ez dut inoiz txortarik egin. Ez dakit infekzioren bat izango dudan edo zer. Amari ez diot ezer esan baina, bera be konturatu dela uste dut. Medikoarengana joan beharko nintzateke? Ez da izango ezer larririk ,ezta?

Tener una nota negativa en el historial crediticio ya no es un obstáculo insuperable, gracias a los préstamos sin buró de crédito que confían en tu palabra. Estas instituciones valoran tu situación económica actual y tu capacidad de pago presente, brindándote la oportunidad de reintegrarte al sistema financiero de forma positiva. Es una puerta abierta para quienes han sido rechazados anteriormente y buscan demostrar su responsabilidad financiera hoy. El trámite es seguro, discreto y respeta tu privacidad, ofreciéndote el capital que necesitas sin juicios por errores cometidos en el pasado.

Aupa Eder!

Eskerrik asko zure galdera bidaltzearren, uste dut neska eta emakume guztiak orotar behin baino gehiagotan pairatzen ditugu horrelako azkura, baita suminkortasuna be alua osoan.

Gure bagina, gure baitan dagoen mundu txiki bezain handia da. Orain dela denbora gutxi arte ez diotela behar beste ezta bezain arreta eskaini. Belaunaldiz belaunaldi gure aluari buruzko igorri diguten informazioa ,sarriegi izugarrizko aurreiritziz, beldurrak eta maltzurkeriaz josita egon da. Eskerrak gure familietan bazeundela amamak, izekoak, aiztak, lehengusinak bestelako jakinduria helarazi digutena, gure alua babesteko, jagoteko, eta osatzeko. Belarrekin, dantzekin, eta arreta maitekorrarekin.
Gaur egun hainbat leiho daude , etxean eta lagunen artean eraiki ditugunetik aparte, gure jakindurian sakontzeko, hona hemen beste bat. Gure baitan egonezina sortzen denean, eta ez dakigunean nondik datorren, ez da arraroa gure burua bueltaka hastea, eta batzuetan txarrenean jartzea. Eta justu momentu horretan handia egin den estutasunak, ez du ixten gure konfiantza dugunarekin berba egitea be.

Hona hemen pista batzuk gure bagina apur bat hobeto ulertzeko.
 

Gure baginaren beharrezkoa bizigiroa
Gure baginaren PHa gure beginaren berezko defentsa da, gure baginak behar du “ giro azido”, oreka hori mantentzeko ez ditugun behar baino bakterioa gehiago ez izateko barruan. Horrek be babestuko du gure bagina kanpoko datozen germenetatik. Oso oreka sotila da, baina baginak berezkoa du mantentzea. Jaiotzetik eta hil arte egin duen lana da, gertatzen dena da emakumeen ziklo hormonalek(lehen hilekotik eta azken hilekoa izan arte) irauten duten bitartean baginaren arazketa biologikoaren aktibitatea behar den PHa mantentzeko askoz ere handiagoa da. PHa aldatzen baldin bada, gure bakterioen oreka aldatu daiteke, eta horrek infekzioa sortu.

Zelan aldatu daiteke giro hori

Gure sistema immunologikoa kaltetuta egotea
Antibiotikoak, kortisona.. hartzea
Batzuetan zikloan bertan, gure hormona aldaketekin bat
Dutxa baginalak
Desodorante baginalak
Xaboiekin garbitzea gure bagina, nahiz eta PH egoki(?) moduan saldu.
Gure lagunak infekzioa baldik badauka, errazago.
Gure lagunaren genitalen kimika naturalak gurea aldatzea, berak infekziorik ez izan arren.

Sintoma batzuk
Azkura
Ezpainen edo baginaren inflamazioa
Gure mukosen testura eta kolorearen aldaketa
Gure baginaren usainaren aldaketa

Zelan mantendu giroa egokia gure baginan

Komunera goazenean, eta paperarekin gure bagina edo ipurtzuloa garbitzerakoan begi aurretik eta atzerantz egin behar dugu. Hau da sikatu bagina eta eskuarekin perineotik pasa eta atzerantz atera. Ez egin aurretik, ezpabere errazagoa da bestelako germenak sartzea baginan zein uretran.

Alua garbitzerakoan

• Urarekin, ez erabili ezelako xaboirik. Ur epela.

• Zabaldu ezpain handia eta txikiak, tolesturen artean ez geratzeko ezer.

• Ez egin dutxa baginal sarritan, baginaren mukosa makaltzen dugu eta berezko arazketa biologikoa, hau da baginaren depurazioa ekidituko dugu.

Ez ahaztu tanpoia kentzea gauez.

Ez aldatu sarriegi tanpoiak.

Ahal baduzu erabili kopa.

Konpresa erabiltzen baduzu sarri aldatu.

Antibiotikoak edo horrelakoak hartzen baldin baduzu hartu PROBIOTIKOAK.

Hartu probiotikoak dituzten janariak, adibidez jogurtak, txukrut, kintxi..

Kotoizko kuleroak.

Zer egin sintomekin hasi badira

Probiotikoak hartu

Kulero gabe lo egin

Kotoizko kuleroak erabili

Ez ipini fraka estuak

Pentru a explora cele mai bune oferte de finanțare disponibile în acest moment, vizitează https://banirapid.com/ și află cum poți obține capitalul necesar. Pe acest portal vei găsi informații clare despre pașii de urmat și criteriile de eligibilitate, totul fiind explicat într-un mod transparent și ușor de înțeles. Platforma este optimizată pentru a funcționa perfect pe orice dispozitiv, oferindu-ți posibilitatea de a gestiona cererea de oriunde te-ai afla. Descoperă avantajele unui serviciu digital care transformă modul în care obții lichidități pe termen scurt într-un mod sigur.

Animatuko zintudan zure etxeko norbaitekin berba egitera, amarekin alegia. Horrenbeste denbora luzatu baldin bada, seguruenik komenigarria izango zen osasunean aditua den norbaitengana joatea, ginelokogoarengana, emaginarengana …Berak aztertzea ea zer daukazun, eta zein dan tratamendurik hoberena zuretzako.
 

Eta konturatu orduko kenduta daukazu!!

Ondo izan!!

Agurtzane

 

Agurtzane ORMATZA

2024, Uztaila 01
Arloa: Jo ta jo