Uzkiarekin jolasten
Kaixo Agurtzane,
Iker daukat izena, eta 15 urte ditut. Apur bat lotsatuta nago, baina tira.
Orain dela gutxi masturbatzen nengoela sartu nuen atzamarra ipurtzulotik. Izugarrizko gustua eman zidan eiakulatzerakoan. Harrezkero gehiago kostatzen zait sartzea, baina banabil. Baina inportanteena da ez dakidala zelan kontatu nire aurkikuntza nire neska lagunari, are gehiago bera animatzea bere atzamarrra sartzen, edo beharbada aurrerago beste zer edo zer. Pentsatzeak bakarrik oso eszitatzen nau. Aldi berean, ikusita neuri zelan kostatzen zaidan , beldur naiz berarekin ez naizen kapaz izango. Ikusten duzun moduan buruhauste asko. Ea zer edo zer esaten didazun, bidea argitzen didazun. Neure burua korapilatzen nabil eta. Eskerrik asko Agurtzane!!
Kaixo Iker,
Eskerrik asko! Ez da oso ohikoa neska laguna daukaten mutilak etortzea halako galderekin, eskerrik asko.
Zein ondo, zure gorputzaren zirrarari eustea, eta deskubritzea joko erotiko horretan gozatzeko beste zirrikitu bat. Batzuetan ezer ez dugunean espero, ez dakigunean zer gertatuko dan, gure gorputza askatu egiten da gure buruaren agintepetik. Konturatu gabe bizitzen gabiltza gorputzak dakarkiguna. Ez da harritzekoa gauza bera gura dugunean egin ez irtetea. Gure gorputza baino gure burua jartzen delako agintean eta, beharbada, bata eta bestearen bideak ez datoz bat. Adibidez, lehen aldian erreza egin zitzaizun atzamarra sartzea, ordea saiatu zinenean ez zen izan hain erreza. Zure gorputza tentetu zen, eta seguruenik zure uzkia ere bai, horrela zaila da ezer sartzea.
Baina diozun moduan bazabiltza, eta egingo duzu, aurkituko duzu zure bidea.
Zure neska lagunarekin gauza bera gertatuko zaizu. Hasieran agian kostatuko zaizu berari esatea, baina zuk ezagutzen duzu bera. Pentsa ezazu inoiz iskanbila bat edo zer edo zeri buruz berba egin behar izan duzuenean, zaila izan arren zelan aurkitu zenuen irtenbidea. Auzi honetan gauza bera, astiro, zuen erritmora joango zarete berba egiten azaltzen zure beldurra eta lotsa, zure bihotzaren ardurak azalduz , maitekor. Azken finean hori da bidea. Ez dakizu zer pentsatuko duen, zer esango duen, zelan erreakzionatuko duen zu entzun arte, zure egia partekatu arte, zure barrena zabaldu arte… Baliteke berak ez jakitea zer egin informazio horrekin, izan liteke bera harrituta geratzea…baina hori ez da arazo bat, bizipena partekatzea da elkarrenganako zubia, modua hobeto ulertzeko, eta bideratzeko zuen zalantzak, urduritasunak eta gogoak.
Berba egin baino lehen , sarri esaten dut baina, oso lagungarria izaten da paper batean inolako juizio barik, sentitzen duzuna botatzea. Behin eta berriz egin ezkero, irakurri gabe idatzi duzuna lagunduko dizu arinago sentitzen, argiago izaten esan nahi duzun hori, sentimenduen eta emozioen intentsitatea jaisten… Orduan errazago izango da berarekin berba egitea.
Gorputzak elkartzen direnean joan leku ezagunetara, lasaitu betiko jokaerak ekarritako komunikazio lasaigarria sentituz, eta dantzan hasten direnean zuen gorputzak elkarrekin, besoak nahasiz, musuak labainkor sentitzen, giharrak estutuz, erabili zure gorputza, zure eskuak berarenak zugana ekartzeko, beti ere adi ea bera gustura dagoen horretan zelanbait bere baieztapena bilatzen, gura izan ezkero xuxurlatu jakiteko gustura dagoen, eta lagundu zure plazeraren bide berriak ikasten, irakatsi, bilatu elkarrekin, lagundu gorputzarekin, berbekin, begiradarekin, lotsatuta, urduri, goxotan…
Erabili zure atzamarra zure uzkian, astiro, lubrifikatzailea edo txistua erabili errazteko, masajeatu ipurmasailak, perineoa, laztandu barrabiletatik uzkiraino dagoen azal fin kitzikagarri hori gozatuz, eta arnasa hartu, igarri zelan uzkia uzkurtzen dan, tentsioa batzen duen, gero arnasa askatzen doan heinean uzkia be lasaitzen joango da..Jolastu, masajeatuz, eszitazioa biltzen, atzamar txikiarekin sar-irtenak egiten, astiro, presa barik. Eta jarraitu beste leku batzuetatik eroso sentitu arte..…
Elkarri lagundu, elkar ikasi…
Bidaia ederra izan deizuen.