ZirTok, zirtoa eta tik toka errimatzen dituen lehiaketa
Zirtoa errimatzen duen erantzuna da, askotan umorea lagun duena. Bat-bateko elkarrizketa askotan entzuten da. Gazteengana iristeko bitarteko moduan apirilaren 1etik maiatzaren 31 ra bitarteko Zirtok lehiaketa egongo da Abian, TikTok sare sozialean.
TikTok sare sozialean euskarazko umore errimatua sustatu asmoz Apirilaren 1etik aurrera euren bideoak igo ditzakete lehiaketan parte hartu nahi dutenek.
Izan banaka, binaka edo taldeka, umore errimatuko bideo laburrak sortu beharko dituzte.
Hiru modalitate egongo dira: bata, lehiaketarako propio sortu diren TikTokeko filtroak erabiliaz, bat-batean zirtoa edo erantzun errimatua sortzea da. Bigarren modalitatean, berariazko filtroak erabiliko dira, bat-batean puntuari erantzuteko. Eta hirugarren modalitatea, esketx errimatuak sortzea da (zirtoka, puntuka, kopletan, rapeatzen… edo nahieran).
Bideoak telefono mugikorrez grabatu daitezke eta formatu bertikala izan behar dute. Denbora aldetik laburra behar du izan eta ezin dute egile eskubideak dituen irudirik edo musikarik izan. Lehiaketatik kanpo geratuko dira pertsonen pribatutasun eta irudi eskubideak urratzen dituzten bideoak, baita umore baztertzailekoak ere.
ZirTok-en 13 urtetik gorako edozeinek har dezake parte, eta parte hartzaile bakoitzak nahi adina bideo igo ditzake TikTok sare sozialera, betiere Zirtok kontua etiketatuta.
Maiatzaren 31ra bitarte dago bideoak sortzeko aukera eta lan sarituak ekainaren 16an jakinaraziko dira.
Lanen ezaugarriak
Parte hartzaileek umore errimatuko TikTokak edo bideo laburrak sortu beharko dituzte. Hiru modalitate egongo dira: esketx errimatua (aurrez prestatua), bat-bateko zirtoa (filtroekin), eta bat-bateko puntu erantzuna (filtroekin).
Esketx errimatua
Umore errimatuko bideo laburrak izango dira. Umore errimatua, nahieran egin liteke: Elkarrizketa errimatu laburra edo “zirtoa” osatuz, puntuari erantzunez, puntuka eginez, kopla edo bertso batekin osatuz TikToka, rapeatuz
2. Bat-bateko zirtoa (filtroekin)
Antolatzaileek TikToken emandako filtroak erabiliz, bat-batean sortutako bideoak izango dira. Zirtoari erantzuteko modalitatean, ausaz esaldi bat agertuko da, eta bat-batean, esaldi batekin erantzun beharko da, errimatuz.
3. Bat-bateko puntua (filtroekin)
Antolatzaileek TikToken emandako filtroak erabiliz, bat-batean sortutako bideoak izango dira. Puntuari erantzuteko modalitatean, ausaz puntu bat agertuko da eta, bat-batean abestuz, puntuari erantzun egin beharko diozu, neurri txikian nahi duzun moldean (kopla osatuz, 3 puntuko kopla, zortziko txikia, 9 puntukoa…)
Parte hartzaileak eta epeak
13 urtetik gorako edonork har dezake parte lehiaketan.
Lanak banaka ala taldean osatu daitezke.
Kopuruari dagokionez, nahi beste bideo aurkeztu daitezke lehiaketara. Lanak apirilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte (biak barne) bidali daitezke.
Lan sarituak ekainaren 16rako jakinaraziko dira.
Sari banaketa
Sari nagusia, epaileek emango dutena 500 eurokoa izango da. Esketx errimatuen modalitatean, bat-bateko zirtoen modalitatean eta bat-bateko puntu erantzunen modalitatean 250 euronako sariak izango dira. Eta sari horietaz gain, zozketaz ere beste 250 euroko saria banatuko da.