Finalerako bidean

Final laurdenetako asteburuetako martxa jarraiari finalerdietako lau bertso saiorekin emango zaio segida Txapelketa Nagusia 2022 ari.

Hogeitalau bertsolari arituko dira kantuan datozen asteburuetan Euskal Herriko txoko desberdinetan. 2017ko txapelketaren finalean abestu zuten Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina eta Unai Agirre fase honestan hasiko dira txapelketari neurria hartzen.

Getxoko kanporaketa irabazita Alaia Martin sailkatu da, Arrasaten, Joanes Illarregi izan zen garaile, Gotaine-Irabarnen Nerea Ibarzabal, Gasteizen Haritz Mujika, Donostian Jone Uria eta Lizarran Aitor Bizkarra.

Puntuaketa altuena izan duten bertsolarien atalean Oihana Iguaran, Nerea Elustondo, Ane Labaka, Julio Soto, Onintza Enbeita, Agin Laburu, Aitor Etxebarriazarraga, Maddalen Arzallus, Eñaut Martikorena, Saioa Alkaiza, Miren Artetxe, Asier Azpiroz eta Iñaki Apalategi izan dira sailkatu direnak.

- Urriaren 22an, Elizondon (Nafarroa): Agin Laburu, Alaia Martin, Iñaki Apalategi, Joanes Illarregi, Onintza Enbeita eta Unai Agirre.

- Urriaren 29an, Donibane Garazin (Nafarroa Beherea): Aitor Etxebarriazarraga, Amets Arzallus, Asier Azpiroz, Haritz Mujika, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran.

- Azaroaren 5ean, Irunen (Gipuzkoa): Ane Labaka, Jone Uria, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina.

- Azaroaren 12an, Durangon (Bizkaia): Aitor Bizkarra Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi Eñaut Martikorena Julio Soto eta Saioa Alkaiza.

Lehenbiziko itzuliaren ondotik, bigarren itzulia jokatuko dañlehen itzulian puntuaketa altuena lortu duten hemezortzi bertsolariren artean. Amurrion, Baionan eta Bilbon. Hain zuzen, azken finalerdi honetan ezagutuko dira  Finala abenduaren 18an jokatuko den final handian  zein zazpi bertsolarik abestuko duten Maialen Lujanbio egungo txapeldunarekin batera.

Iñaki Iturriotz

2022, Urria 21
Arloa: Bertsoleku