Udazkenari begira

Urte bete beranduago bada ere, ate joka dugu Bertsolari Txapelketa Nagusia. Uda ostean hasi arren, plazako jaialdi eta bertso bazkari eta afarietan askotan entuzungo da txapelketaren gaia. Izan ere bost urte igaro diren arren Bertsolari Txapelketa Nagusitik, pandemia egoera baten ondoren heldu da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022.

Komunikabideetan ezagun egin bada ere finala non eta noiz den, finalerako bide horretan eman beharreko pausuak zeintzuk diren gogoratzea komenigarria da. Lehen fasean 36 bertsolarik hartuko dute parte, eta haietako hemeretzi pasatuko dira finalaurrekoetara. 2017ko finalista izandako bertsolariek finalaurrekoetan hasiko dute lehiaketa, eUnai Agirrek, Amets Arzallusek, Sustrai Colinak, Beñat Gaztelumendik eta Aitor Mendiluzek. Bi itzuli izango ditu finalaurrekoen fase horrek, 24 bertsolarik kantatuko dute lehenengoan, eta hemezortzi onenek bigarrenean, eta bi itzulietan lortutako puntuen arabera erabakiko da zer zortzikote ariko den finalean Maialen Lujanbio egungo txapeldunarekin batera kantuan.

Hasiera, irailak 24an Getxon emango zaio. Bertsolariak: Agin Laburu, Eneko Lazkoz, Nerea Elustondo, Oihana Bartra, Peru Abarrategi eta Unai Mendizabal. Biharamunean, irailak 25, Arrasaten Gorka Pagonabarraga, Iñaki Apalategi,  Joanes Illarregi, Miren Amuriza, Saioa Alkaiza eta Xabier Silveira arituko dira kantuan.

Urriak 1, Gotaine-Irabarnek hartuko du lekukoa. Bertsolariak: Alaia Martin, Ane Labaka, Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Patxi Iriart. Gasteizera egingo du jauzi, urriak 2an: Bertsolariak: Amaia Iturriotz, Haritz Mujika, Iban Urdangarin, Manex Agirre, Miren Artetxe eta Xabat Galletebeitia.

Donostian, urriak 8an azken aurreko saioa, Bertsolariak: Aitor Etxebarriazarraga, Beñat Iguaran, Eñaut Martikorena, Jone Uria, Maddalen Arzallus eta Onintza Enbeita. eta azken kanporaketa, Lizarran, urriak 9an. Bertsolariak: Aitor Bizkarra, Asier Azpiroz, Imanol Uria, Iñigo Mantzizidor, Maialen Akizu eta Unai Gaztelumendi

Ondorengo saioak Elizondon, Donibane Garazin, Irunen, Durangon, Amurrion, Baionan eta Bilbon izango dira eta final handia Iruñean.

Iñaki Iturriotz

2022, Uztaila 30
Arloa: Bertsoleku