Bertso Udalekuak

Euskal Herri osoko haur eta gazteek hartzen dute parte Bertso Udalekuetan. Bertsolariekin zuzeneko harremana izaten dute parte-hartzaileek. Txanda bakoitzean bertso afaria egiten da, eta gaztetxoek aukera dute beren erreferente direnekin hitz egiteko eta bertsotan jarduteko. Hezitzaileak, zuzendari, begirale zein sukaldariak, bertso mundukoak eta aisialdian esperientzia dutenak dira..

Nafarroan bi txanda egingo dira. Uztailaren 6tik 15era Amaiurko aterpetxean batuko dira 16-18 urtekoak. Irañetan batuko dira uztailaren 16-22 ra bitartean 12-13 urtekoak. Araban ere Zuhatzan egingo dira udalekuak baina bi txandatan. 9-11 urtekoentzat izango dira eta uztailaren 23 tik 27ra eta uztailaren 27tik 31ra izango dira. Gipuzkoan, Larraulen elkartuko dira 14-15 urteko gazteak uztailaren 25etik 31ra.

Iñaki Iturriotz

2022, Martxoa 31
Arloa: Bertsoleku