Txapelketa ate joka dago
Urriaren 3an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta abenduaren 18an izango du finala Bilbon. Urte bikoitietan egin izan den txapelketa urte bakoitira aldatu du egun bizi dugun osasun egoerak baina beharrezko neurri eta berme guztiekin jokatuko da aurtengo edizioa. Sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango dituen txapelketa urriko lehen asteburuan abiatuko da. Finala abenduaren 18an izango da Bilbao Arenan. Kanporaketa fasean Durangon, Igorren, Ortuellan, Mungian, Elorrion eta Getxon izango dira saioak; finalaurreak Etxebarrian, Galdakaon eta Larrabetzun jokatuko dira; finala aipatutako moduan Bilbon izango da. Kanporaketetan 36 bertsolarik kantatuko dute: Udabarriko Fasetik sailkatutako 28 bertsolarik eta 2018an finalaurrekoetan kantatu zuten beste zortzik. Finalaurrekoetako fasera 10 bertsolari sailkatuko dira eta han izango dituzte zain 2018an finalista izan ziren 8 finalistak. Hiru finalaurrekoetako irabazleek eta puntuazio altuena lortzen duten beste bostak sailkatuko dira finalera.
Kanporaketak: DURANGO Urriak 3an, domeka 17.00etan San Agustin Kultur gunean Ander Elortegi Garatea, Asier Galarza Garai, Beñat Bilbao Landa, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Inazio Vidal Gurrutxaga eta Iruri Altzerreka Martinez I
GORRE Urriak 9an, zapatua, 17.00etan Lasarte aretoan Ander Ucelay Aristi, Garazi Navarro Ugarteburu, Gorka Pagonabarraga Agorria, Ibai Amillategi Ormaetxebarria, Julen Arzanegi Erezuma eta Mikel Goiriena Larrazabal
ORTUELLA Urriak 16an, zapatua, 17.00etan Gorbea aretoan Asier Alcedo Cano, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Julen Ibarguengoitia Ordorika, Mikel Retolaza Etxebarria, Peru Vidal Gurrutxaga eta Txaber Altube Sarrionandia
MUNGIA urriak 23an , zapatua, 17.00etan Olalde aretoan Aissa Intxausti Aburruza, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Arkaitz Zipitria Mendizabal, Koldo Gezuraga Sejido, Oihana Bartra Arenas eta Paule Ixiar Loizaga Legarra
ELORRIO urriak 30ean, zapatua, 17.00etan Arriola antzokian Aitor Azkueta Arrutia, Igor Galarza Intxausti, Imanol Azkueta Arrutia, Imanok Uria Albizuri, Iñaki Iturriotz Zuluaga eta Peru de Pedro Larrea
GETXO azaroaren 7an, domeka, 17.00etan Muxikebarri zentroan Enare Muniategi Etxabe, Eneko Aldana Carrasco, Josune Aramendi Perez, Koldo Muñiz Aldami-Etxebarria, Malen Amenabar Larrañaga eta Unai Mendiburu Valor Finalaurreak Etxebarrian, azaroaren 21ean, Galdakaon azaroaren 27an eta Larrabetzun abenduaren 4an izango dira. Saioetako sarrerak erosteko www.bertsosarrerak.eus atarian dago aukera eta sarrerarik geratuko balitz, egunean bertan txarteldegia zabalduko litzateke, 16:00etatik aurrera.