Janire Arrizabalagak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

Euskal Herriko Eskolarteko finalean Janire Arrizabalaga eta June Diaz izango dira ordezkariak. Larunbat goizean jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko sariketaren finala, Igorreko Lasarte aretoan. Aurten ere, Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatu dute eskolartekoa eta zortzi bertsolari gazte sailkatu dira finalera. Guztira, 21 bertsolari aritu dira kantuan hiru kanporaketetan. Batzuentzat lehen saioa izan da aurtengoa, eta beste batzuek agur esan diote urteetan zehar gazteen plazaratzean lagungarri izan den sariketa honi. Igorreko finalean, Araitz Katarain Mugarza, Ixone Asategi Narbaiza, Izaro Bilbao Arostegi, Janire Arrizabalaga Munduate, Jokin Ansotegi Vallejo de Olejua, June Diaz Franco, Maialen Lago Iturriaga eta Peio Lago Iturriaga izan dira kantari. Agurren ostean, zortziko handiko eta txikiko ariketak egin dituzte gazteek. Ofizioka fresko eta bizi jardun dute, elkarri erantzunez eta gogoetarako zein umorea ekartzeko probestu dute binakako lana. T

alde osoarentzat zen azken ariketa moduan bakarka gai bati bertso bana bota diete, gehienez ere hamarreko handiko neurria erabiliz. Ariketa horien ostean, June Diaz eta Janire Arrizabalaga izan dira buruz-burukora sailkatu diren bertsolari biak. Kartzelako lanean puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan diote, gehienez ere hamarreko handia erabiliz. Idatzizkoan ere, saridunak Idatzizko sariketa ikastetetxeetako geletan egin da aurten. Egoera berri honetan, ezinekoa zen egun bakarrean gazte guztiak leku berean batzea finala egiteko. Beraz, bertsolaritzako irakasleak gelan guztiei baldintza bereko lanak ipini ondoren erabaki dira aurtengo idatzizko sariketako saridunak.

Sari banaketa bat-bateko saioaren ondoren egin da eta saridunek oholtzan kantatu dituzte eurek egindako bertsoak. Hurrengoak izan dira sarituak: 2010ean jaiotakoak 1. Saria: Onintza Galdos 2. Saria: Aiur Areitio 3. Saria: Martzelo Lekue Campos 2009an jaiotakoak: 1. Saria: Beñat Enbeita 2. Saria: Katalin Respaldiza 3. Saria: Luka Astiz 2008an jaiotakoak: 1. Saria: Naroa Iturriotz 2. Saria: Andrea Capetillo 3. Saria: Maddi Alberdi 2007an jaiotakoak: 1. Saria: Garazi Uriarte 2. Saria: Jasone Martin 3. Saria: Ixone Itziar del Corte 2006-2003 urte bitartean jaiotakoak: 1. Saria: Haizea Telleria 2. Saria: Enetz Martitegi 3. Saria: Garazi Ibarretxe

Iñaki Iturriotz

2021, Maiatza 31
Arloa: Bertsoleku