Apirila bertsoz jantzita dator Araban eta Nafarroan

Araban binakako Bertsolari Txapelketa aurkeztu da eta Nafarroan Zapla izeneko egitasmoak nafar bertsolariei plazak eskaintzea du helburu. Pandemia garaian, binaka bertsotan Udazkenean Arabako txapelketako lau kanporaketa saio egin ondoren orduko egoeraren ziurgabetasunak bultzatuta eta banakako txapelketak izan zitzakeen oztopoen aurrean txapelketari forma aldatzea erabaki zuen Arabako Bertsozale Elkarteak. Txapelketak bertso komunitatean duen garrantzia kontutan harturik, bertso plaza eta kultura sustatzen jarraitu nahi dute. Aurtengoan ordea bide berri bati heldu eta apirilaren 17an tik maiatzaren 22ra hiru final laurden, 2 finalerdi eta finala jokatuko dira Izarran, Araian, Oionen, Amurrion, Gasteizen eta Legution. Txapelketaren egitura: 18 bertsolarik osatutako 9 bikote final laurdenetan, 6 bikote finalerditan eta 3 bertsolari bikote finalean. Bertso txapelketatik bertso plazara jauzi Nafarroan Nafarroako bertso plaza martxan jarriko du Zapla! egitasmoak Nafarroako bertso plaza martxan jartzea du helburu. Zazpi bertso saiok osatzen dute ekimena eta antolatu apirilaren 23tik maiatzaren 15era bitartean izango dira. Bertso plazak aktibatzeko eta sustatzeko pandemiak bertso plaza ia desagerrarazi duen garaiotan, nafar bertsolari eta gai-jartzaileei plazak eskaintzea dakar. Txapelketatik harago, beste mota bateko saioak egingo dira. LIZARRA. Apirilak 23, ostirala, 18:30ean Bertso jaialdia, Los Llanos Kulturgunean.
 Ekain Alegre Erika Lagoma Julio Soto Oier Lakuntza Sarai Robles Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo BERA. Apirilak 24, larunbata, 18:30ean 
 Bertso saioa Bidasoan gora*, Kultur Etxean.

 Alazne Untxalo
 Ander Fuentes “Itturri” 
Ekhiñe Zapiain
 Xabier Terreros, “Terre” 
Gai-jartzailea: Maddi Ane Txoperena 
 IRURTZUN. Apirilak 30, ostirala, 18:30ean 
 Zentzumenei bertsotan, Kultur Etxean. Iker Gorosterrazu
 Irati Majuelo
 Sustrai Colina Gai-jartzailea: Maialen Belarra 
 ZIZUR NAGUSIA. Maiatzak 2, igandea, 18:30ean 
 Bertso trama, Kultur Etxean. 

 Beñat Astiz
 Idoia Granizo
 Miel Mari Elosegi “Luze”
 Saioa Alkaiza
Xabat Illarregi 
 Gai-jartzailea: Ander Aranburu 


 ANTSOAIN. Maiatzak 8, larunbata, 18:30ean 
 Kopla saioa, Antzokian. Ainara Ieregi Endika Legarra Joana Ziganda Josu Sanjurjo Mikel Lasarte Saats Karasatorre Gai-jartzailea: Zigor Gartzia, “Zian” AGOITZ. Maiatzak 9, igandea, 18:30ean 
 Bertso jaialdia, Kultur Etxean. Aitor Irastortza
 Eneko Fernandez
 Joanes Illarregi
 Mintxo Astiz
 Patxi Castillo 
 Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea


 ARANTZA. Maiatzak 15, larunbata, 14:00etan
 Bertso bazkaria, Aterpean. Eneko Lazkoz
 Julen Zelaieta

Iñaki Iturriotz

2021, Martxoa 31
Arloa: Bertsoleku