Bertsolari gazteak plazaratzeko ahaleginean
Pandemiaren aurreko ekimena berriro ere abian jarri du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak osasun neurri guztiak bermatuta. Astebururo bertsoaren hitzordua izango den proiektu honen bi saio egin dira, lehena Muxikan eta bigarrena Portugaleten. Bizkaiko bertsolari gazteentzako Plazara! ekimena jarri da martxan,1996-2002 urte artean jaiotako bertsolari gazteen bertso-zirkuitua. Helburua, alde batetik, gazteen plazaratzean eragitea da eta, beste alde batetik, beraien arteko saretzea eta talde izaera indartzea. Hilabete bakoitzean eskualde baten ardura izango da saioa antolatzea eta eskualdez eskualde ibiliko da zirkuitua eta hilabetero, gutxienez, saio bat eginez. Proiektuan parte hartzeko izena ematea izan da baldintza. Bertso saioen formatuak antolatzaileen eta herriaren neurrira eginak eta bariku iluntzeetan izango dira. Muxika eta Portugaleten lehen hitzorduak Lehenengo saio hau Muxikan izan da otsailaren 27an. bertako Ariatzako eskolan. Bertan kantatuko duten bertsolariak Enare Muniategi, Gorka Pagonabarraga, Iker Uriarte eta Koldo Gezuraga izango dira. Bigarren saioa Portugaleteko Sastraka gaztetxean izango da, martxoaren 20an. Asier Alcedo, Asier Galarza, Igor Galarza eta Paule Loizaga ariko dira kantuan; gai-jartzailea Ander Ucelay izango da.