Petti eta “Manipulazio estrategiak”

Noam Chomsky pentsalari estatubatuarraren ideietatik abiatuta eta Harkaitz Canoren hitzekin, bere diskorik politikoena eta «biribilena» osatu du Pettik: 'Manipulazio estrategiak'.

“Manipulazio estrategiak” deitzen da Berako Petti kantariaren azkenengo lana. Noam Chomsky pentsalariaren gogoetak oinarri moduan hartuta eta Sylvain Timsit idazlearen “Manipulazio mediatikoaren hamar estrategiak” lanarekin bat egin da, Harkaitz Cano idazlea izan du lagun diskoko hitzak eta testuak osatzeko.

Martxoan plazaratzeko prest zuen diskoa Pettik eta Bilbon Loraldia jaialdian aurkezpena egiteko plana. Ateetan zegoela heldu zen pandemia eta guztia bertan behera gelditu zen. Orain eta geroztik hilabeteak igarota diskoak argi ikusten du. Lan berezia da honako, bere azken diskoa izango dela iragarri bait zuen. Kontu ekonomikoak tarteko eta musikatik bizitzeko zailtasunak utzi ditu agerian musikari nafarrak. Ildo politikoa duen diskoa da. Bere ibilbiden barrura begiratzen duten istorioak kontatu ohi izan ditu, oraingoan politika du hizpide. Agintari eta gobernuek pertsonengan ezartzen duten manipulazioa utzi nahi izan du agerian.

11 abestiz osaturiko lana da eta aurreko diskoetan blues-rock doinuak gailentzen baziren, folk elektrikoa edota rock ikutuko kantuak, oraingoan -nahiz eta estilo hauetatik edan- akustikoagoa den lana atera zaio. Angel Unzu eta Juantxo Zeberio musikarien laguntza izan du abestien moldaketak eratzeko orduan eta beraiek ere parte hartu dute musikari moduan kantuak osatzen, batak kitarra eta bestak pianoarekin. Beraiekin batera Et Incarnatus soka laukotea aritu izan da, Gorka Benitez saxojotzailea eta gonbidatu ezberdinak, hala nola, Maite Larburu -ahotsa-, Raul Gartzia -zerra- eta  Toño Muro -kitarra-. Berako Atala  eta Tolosako Bonborenean estudiotan egin ditu grabazio lanak.

 

Gotzon Uribe

2020, Azaroa 25