Jabier Muguruzaren lan berria. “Oker (txakurra da)

Jabier Muguruza disko berriarekin datorkigu. “Oker (txakurra da)” deitzen dan Irungo musikariaren lan berria. Gazteetxoenei zuzenduriko diskoen artean honakoa laugarren diskoa du. Mugururuzaren diskogintzan umeek presentzia handia izan dute, hor daude bere aurreko lanak “Ja, ja” (IZ, 1989), Juan Kruz Igerabiderekin batera eginiko “Nire gorputza” (Mara Mara, 2005) eta “Harrizko hiztegia” (Mara Mara, 2016) Bernardo Atxagarekin elkarlanean ateratakoa.

Oraingoan disko berria Iñaki Irazu idazlearekin elkarkidetzan burutu du. Irazuk idatziriko 10 poema aurkitzen ditugu non Muguruzak musikatu dituen, hau ere, berea duen eta umeei zuzenduriko diskoak plazaratzeko espreski sorturiko Mara-Mara zigiluarekin kaleratua. “Karranka eta intziri” deitzen da diskoa zabaltzen duen lehen kantua eta diskoan zehar aurkituko dugun ildoa abiearazten duena. Konfinamendu eta pandemia garaia heldu aurretik hasi ziren lanean eta garai ilun batetik ateratzeko bidelagun izan du proiektu hau.

Diskoaren diseinua eta ilustrazioak Pedro Balmasedak burutu ditu eta azaleko irudia Sonia Garate marrazkilariaren lana da. Diskoa Donostiako Mamusik estudioan grabatu dute eta ondoan Mikel Azpiroz musika eta pianojolea izan du bidelagun eta berarekin batera Jean Marie Ekai kitarrajolea eta Dents Benarrosh perkusiojolea. Aurreko umeentzako lanekin alderatuta, disko berri honetan ez dira beraiek kantariak, hauen lekua Nieves Arrillaga kantariak hartu du. Alaitasun bare eta samur bat transmititzeko asmoarekin egindako lan ederra osatu du Jabier Muguruzak.

 

Gotzon Uribe

2020, Azaroa 25