Quarentonna, bertso enttonatuen I txapelketa
Durangaldeko bertso eskolak ekimen interesgarria jarri zuen abian berrogeialdia hasi zen egunetan. Lehenengo bertso enttonatuen txapelketa antolatu du, bakoitzak bere etxetik atera gabe bere bertsoen oihartzuna zabaltzeko.
Irabazleak zeintzuk diren jakiteko gutxi egun gutxi falta diren arren, maiatzaren 3an, interesgarria iruditu zaigu txapelketaren berri lerro hauetara ekartzea. Sei minutuz azpiko audio grabazio bat bidali dute partehartzaileak email bidez eta sarituen berri ere @durangaldekobe twitter kontuan emango dute jakitera.
Lehiaketan parte hartzeko bertsoak berriak eta inon argitaratu gabeak dira eta taldean ere egin ahal izan dira eta maila bitan banatu da txapelketa : 16 urtetik beherakoak eta adin horretatik gorakoak. Maila bakoitzean sari bina emango dituzte. Gazteen artean irabazleak 150 euroko kultur bono saria lortuko du, eta, bigarrenak, 75 euroko kultur bonoa. 16 urtetik gorakoen artean nagusitutakoak, bestalde, 400 euro irabaziko ditu; bigarrenak, 200 euro.
Publikoaren saria eta eskualdeko onenaren saria
Durangaldeko lan onena ere sarituko dute: gazteen artean lan onenak 50 euroko erosketa-bonoa irabaziko du, erabiltzeko. 16 urtetik gorakoen artean irabazleak 150 euroko saria izango ditu.
Publikoak ere izango du aukera botoa emateko. Epaimahaiak aukeratutako hamar onenen artean gustokoena aukeratu ahal izango du publikoak. Durangaldeko Bertso Eskolaren
Twitter kontuan (@durangaldekobe) zabalduko dituzte lan horiek eta 10 txio horietatik “atsegin dut” gehien lortzen dituen txioak eramango du 200 euroko saria.
Hauek dira twitter kontuan jarri dituzten lanak:
1. Ahuntza
2. Beren buruari jarriak
3. Bertso berriak betiko ituginari jarriak
4. Etxetik Zaldibarrera
5. Ezin didazu izenik jarri
6. Gauza handien ondoan
7. Konfinamenduaren erotika
8. Konfinaturik ametsetan
9. Lau pareten artetik
10. Usoak