Xabi Bandini
Garai batean Kerobia taldearen abeslari moduan ezagutu genuen Xabi Bandini kantari nafarra. Azken urteetan izan duen isilunearen ondoren berriz taula gainean ikusteko aukera izango dugu datozen hilabeteetan. “BIBA!” deitzen da berriki plazaratu duen lan berria eta datorren martxoaren 12an aurkeztuko du zuzenean Bilboko Kafe Antzokian Nerabe taldearekin batera.
Abesti sendo eta ederrak utzi zizkigun orain urte batzuk Kerobia taldearekin, oraingoan bere ibilbide berrian aurrera pausu ezberdinekin dago, non diskoan eletronika eta pop musika batzen dituen doinuak aurkitzen ditugu, hala nola diskoaren ekoizpen lana Pello Reparaz-ek burutu du.
Lan berri honen abestiek 90. hamarkadako rocka soinu sintetikoekin nahasten dute. Bandinik, Lur Larrazak eta Alberto Isabak sintetizadorez, erritmo eta melodia indartsuz beteriko abestiak osatu dituzte non ahotsek eta letrek irudi zirraragarriak irudikatzeko parada eskeintzen digute.
Lan berriko testuei dagokionez, bertan gai ezberdin ugari aurkitu ditzakegu, hala nola, Europaz hitz egiten du Bandinik, planeta bizigarriez, Magallanesi buruz, laguntasunari buruz, errefuxiatuez eta ihes egin nahian itsasoan hiltzen direnei buruz. “Beti ere posizio deseroso batetik txio sinple batetik haratago ikusi nahi ez duenarentzat. Beti bezala, maitasunaren eta itxaropenaren himno txikiak”, horiek dira lantzen ditugun kantuak.
Bilbon eskeiniko duen aurkezpen kontzertuan Nerabe talde Donostiarra izango dute lagun. Borja Iriarte (Adrenalized), Ruben Ramos (Cohen, Reuben RG), Xabier Arratibel (The Animal Within, Arrow & Bone), Iñigo Ozaeta (Blaka, Pelax) eta Sara Zozayak osatzen dute taldea eta 80. hamarkadako indie rock ukitu, erritmo dantza garri eta abesti zuzenekin datoz, ahots bereizgarri bat lagun.