Willis Drummond taldea bueltan da

Hirukote bilakatuak, Jurgi Ekizak (ahotsa, gitarra), Xan Bidegainek (baxua) eta Felix Buffek (bateria) osatzen dute iparraldeko rock talde sendoa. 10 abestiz osaturik datorren lana da honakoa. 

Diskoan jorratu dituzten gaiak taldekideen bizitzen isla direla aipatu du Buffek, “ia denok dakigu garai gazi-gozo batean bizi garela, maila sozial edo ekologikoan. Aurreko lanekin konparatuta, oraingoan abesti sozialagoak egiten saiatu direla nabarmendu du taldeak, “gure artean egunerokotasuna duten gai askori buruz hitz egiten genuen, feminismoa, etxebizitzaren arazoa…”, dio Ekizak. “Alde batetik gauzak salatu nahi genituen eta bestetik, presio orokor hori kanpora ateratzeko, idazteko beharra nuen”.

 

Zugzwang” hitzaren esanahiari dagokionez mugitzeko beharra, eragiteko derrigorra adierazten du. Willis Drummonden estudioko seigarren diskoa. Gaur eta hemen bizitzen ari garenarekiko autokontzientzia ariketa bat egin du taldeak eta horrek galdera andana eragin die gaur eta sortzaile gisa duten egitekoari: nahikoa da kantatzea?. Edo sortzaileak kantatzeaz gain, bestelako engaiamendu bat izan behar du?. antatzeaz gain beste zerbait egin behar du?. Eta entzuleak?

Garai garaiko diskoa da “Zugzwang”, bizi dugun garai honetan gertatzen ari zaiguna islatu nahi duena, alegia, horren sakon eta larria dirudien krisi ekonomiko, sozial eta ekologikoak jende askorengan eragiten ari den ezinegona islatu nahi duena. Ilunak bezain gogorrak dira letrak, baina era berean, baita baikorra ere. 

 

Johannes Buffekin ekoitzi dute diskoa. Johannes, Felixen anaia izateaz gain, estudioko eta zuzeneko soinu teknikari eta ekoizlea da bai kanpoan (Thurston Moore, Dalek, Enablers, Lee Ranaldo, The Drones…) baita Euskal Herrian ere ( Lumi, Joseba Irazoki & Lagunak, Orbel…). Diskoa Berako Atala estudioan grabatu zuten aurtengo udan Iñigo Irazoki taldearen zuzeneko soinu teknikariaren estudioan. Nahasketa lanak Johannesen Endnote estudioan egin zituzten, abuztuan.

Diskoa osatzeko orduan ere kolaboratzaile ezberdinak izan dituzte. Anari Alberdi, Igor Telletxea, Joseba Irazoki, Jean Vernheres eta Vincent Bestaven. Datorren urtarrilaren 17an Bilboko Kafe Antzokian izango dira zuzenean lan berri aurkezten.

Gotzon Uribe

2019, Azaroa 10