Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak
Bertsolaritza egungo gizartera nola egokitu den, Bertsolaritzak gaur egun bizi dituen erronkez arituko dira ikastaroan, bizi izan dituenak gogoan. Euskal kulturari erreparatuz, bertsolaritza ardatz galdera hauek buruan: Zer kultura da euskaraz kontsumitzen duguna? Nola transmititzen da euskal kultura? Nolakoa da horren baitako bertsozalea? Bertsolaritzak eduki dituen artikulazioez ere hitz egingo dute; rockarekin, gazteekin, emakumeekin, edo hiztun berriekin.
Euskal Kulturaren kontsumoaren egoeraz ohartzea du helburu ikastaroak baita bertsozaletasunaren egoeraren berri ematea ere. Horretarako Kulturgintzak euskararen berreskuratzean duen pisua aztertu eta bertsolaritzak azken hamarkadetan ezagutu dituen eraldaketen berri eman eta jabetzea ere badu helburu. Jarduera hau Unibertsitateko ikasle, Unibertsitarioak ez diren ikasleei, irakaslei, profesionalei, ikertzaileei zein publiko orokorrari zuzenduta dago
Egitaraua
2019-08-22
08:45 - 09:00 Dokumentazio banaketa
09:00 - 10:00 “Euskal kulturaren kontsumoa“
Josu Amezaga Albizu UPV/EHU - Irakaslea
10:00 - 11:00 “Kultur sorkuntzaren transmisioa: ajeak eta erronkak“
Iratxe Retolaza Gutierrez UPV/EHU - Irakaslea
11:30 - 12:30 “Egungo bertsozaletasunaren argazkiak“
Harkaitz Zubiri Esnaola UPV/EHU - Irakaslea
12:30 - 13:30 Mahai ingurua: “Euskal Kulturaren erronkak“
Karlos Aizpurua Etxarte Mintzola Ahozko Lantegia - Eragilea (Moderatzailea)
Harkaitz Zubiri Esnaola UPV/EHU - Irakaslea
Iratxe Retolaza Gutierrez UPV/EHU - Irakaslea
Josu Amezaga Albizu UPV/EHU - Irakaslea
2019-08-23
09:00 - 09:45 “Bertsolaritza eta Rocka“
Alberto Irazu Ibañez Idazlea
09:45 - 10:30 “Bertsolaritza eta 90ko bertsolari gazteak“
Jon Maia Soria Bertsolaria, idazlea
10:30 - 11:15 “Emakumeen presentzia egungo bertsolaritzan“
Oihana Iguaran Barandiaran Bertsolari, idazlea
11:45 - 12:30 “Bertsolaritza eta hiztun berriak“
Miren Artetxe sarasola UPV/EHU - Irakaslea, doktoregaia, bertsolaria
12:30 - 13:30 Mahai ingurua: “Bertsolaritza artikulatzen; haizea alde eta kontra“
Harkaitz Zubiri Esnaola UPV/EHU - Irakaslea (Moderatzailea)
Jon Maia Soria Autonomoa - Bertsolaria, idazlea, kantaria
Miren Artetxe sarasola UPV/EHU - Irakaslea, doktoregaia, bertsolaria
Oihana Iguaran Barandiaran Ikertzailea, bertsolaria
17:00 - 18:30 “Komentatutako bertso saio feminista“
Nerea Ibarzabal Salegi Bertsolaria, gidoigilea
Miren Amuriza Plaza Bertsolaria, idazlea
Maite Berriozabal Berrizbeitia Gai-jartzailea, kultur eragilea