“Baserriko uzta”. Programazio berria
Bigarren urtea izango da aurtengoa non “Baserriko Uzta” musika zikloak euskal artista ezberdinak eramango dituen baserri girora. Kultura euskarri izanda, batetik agroekonomian oinarritzen diren baserriak eta bestetik musikazaleak uztartzeko sortutako proiktua da honakoa. Baserri munduku ekoizpenen berri publiko zabalari eskeintzeko asmoz, emanaldi bakoitza baserri ezberdin batean izango da. Zuzeneko doinuez gozatzeaz gain, lekuan lekuko baserritarren ekoizpenaren berri emango da eta bertako jaki ezberdinak dastatzeko aukera izango da.
Ekainaren 15ean hasiko da aurtengo edizioa eta Olatz Salvador kantaria arituko da Anuzita (Araba) herrian kokaturiko Beltzitina baserrrian. Bertan mermelada ekologikoa ekoizten dute eta kontzertuaz gain bazkaltzeko aukera izango da -sarrera eta bazkarirako txartela 20 euro izango da eta gaztetxoek 12 euro ordainduko dituzte-. Olatza Salvador bikote formatutan arituko da Jagoba Salvador kitarrajolea lagun izango duelarik
Eñaut Elorrieta izango da programaren bigarren gonbidatua. Ken 7 taldeko kantaria Zuberoan dagoen Pagola baserrian arituko da. Elorrietak uda ondoren disko berria plazaratuko du. Bertaratzen diren lagunek Gernikako kantariaren kantu finekin gozatzeko aukera izango du.
Azken saio azaroaren 09an izango da Eibarko Sosola baserrian eta bertan Ruper Ordorika kantari oñatiarra arituko da zuzenean. Emanaldi honetarako sarrera guztiak agortuta daude iada.
“Baserriko Uzta” kontzertuetarako sarrerak erosteko baserrikouzta@gmail.com helbidera idatzi behar da.
Natura, baserri mundua eta agroekologia azaltzen dira egitasmo honetan oinarrizko zutabe moduan. Modu berezi eta interesgarria musikaren bitartez baserri girora hurbiltzeko. Aurreko urtean Anari, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Fermin Balentziaga kantariek hartu zuten parte Ehko Kolektiboak antolaturiko proiektu honetan.