Birjinitatea
Kaixo Koadrila!!
Eskerrik asko idaztearren!!
Birjinitateak oraindik zer esanik ematen du ba. Zuontzako baina, terminoak ematen du zer pentsa, edukia baino.
Birjinitatea hitza, latinetik dator “virginitas”, eta bere esannahiak sexu harremanak ez eukitzearekin lotuta zegoen. Zentzu zabalean baina, sorkuntzatik aldaketa gabeko prozesuari deitzen zaio.
Kultura desberdinak eta batez ere erlijioek lotu izan dute sexu harremanak ez duten emakume eta gizonekin. Hori horrela bada zuok ze uste duzue?
Izan dituzuen harreman erotikoetan baginak ez duenez hartu zakila bat birjinak zaretela? Egia esan orduan eta oraindik ere, sexu harremanei buruz berba egiten denean ,harreman erotikoei buruz egiten dela berba, eta azpimarratzen dena batez ere sarketa(bagina-zakila) izaten da. Zentzu horrekin hartu ezkero antza birjinak zarete, hirurak! Baina zuon harrema erotikoak ikusita ez dakit nik ba!
Zer da gehien arduratzen zaituena kontu horrekin? Zelango garrantzia dauka zuongan joko erotiko batzuk edo besteak izatea? Batzuk lehen mailakoak dira eta besteak bigarrenekoak, hala? Zer da ospe kontu bat? Edo adinak dakarren pasa beharreko kontu bat? Egia esan oraindik badago presio puntu bat!
Birjinitatea munduko herri eta kultura guztietan izan da araututa, garai eta leku batzuetan oso zorrotz, eta beste batzuetan ez. Ea beti, kontu honen indarra emakumeen ganera ipintzen zen. Euren himenaren inspekzioak derrigorrezkoak izanik frogatzat hartzeko emakumeen birjintasuna. Orduan aintzat hartzen zelako himena apurtzeko modu bakarra zakilarekin zela, eta apurtzerakoan odola atera behar zuela.
Gizon, baina batez ere emakumeon sexualitatearen kontrola gugandik hartzeko beste modu bat. Hori horrela bada ere, garai desberdinetako eta leku desberdinetako emakumeek baita gizonek ere, jakin izan dute iluntasun horretan bideak argitzea bestelango moduak jorratzea plazera sortzeko.
Orduan eta egun ere, beharbada garrantzitsuena gure gorputzarekin bat egitea, gure beharren eta desioen bideak ikertzea geure buruarekin...eta nahi edota ahal dugunean gure lagunekin. Erritmoak, gurariak, beharrak, moduak ...sarri desberdinak izanik bidea batzutan ez bada xamurra ere, oso aberasgarria da.
Beraz, goza dezazuen zuon moduetan! Zakilak zein aluak elkarrekin edota beste alu edo zakila batzuekin, ziur nago dantzan jarraituko dutela.
Besarkada handi bana