Moxal

Zaldi gazteari esaten zaio Moxal eta izen horren azpian aurkitzen dira Mintegiak osatutako kanta berriak, non ametsen eta filmatu gabeko pelikulen soinu banden arteko tarteari kantatzen diote. Hizkuntza bera, hitzen soinua eta hizkera gertuko espazio bihurtuta.

Audience taldean kitarra jotzen eta abesten ezagutu genuen,  bidelagun post-rock, folk iluna eta kantagintza estatubatuarraren eragin musikala oinarri moduan hartuta urteak eman ditu Audience taldearekin batera.

“Zaldikatu” izena daraman lan honetan ahots gonbidatu ezberdinak izan ditu Hannot-en abestiak kantatzerako orduan. Ekoizle eta konposatzaile moduan ikusten du bere burua eta disko hau osatzeko Euskal Herriko musika eszenako hainbat izen ezagun izan ditu alboan. Hor azaltzen da Maita Arroitajauregire -Mursego- trebezia, Zea Mays taldeko Aiora Renteriaren ahotsaren intentsitate eta sarkortasuna, Miren Narbaizaren ekarpen bizia, Rafa Rodrigoren experientzua eta hainbat urtetan taldekide izan dituen Audience taldeko Gaizka eta Ager. Kolaborazioak osatuz Ainara Legardon kantaria eta Aitor Etxebarria musika eta konposatzaile Gernikarra izan dira.

Diskoa Aitor Etxebarriak duen zigiluan plazaratu da, Forbidden Colours. Soinu banden tankera hartzen duen lana da. Pasarteak, giroak, melodien erabilera… bere esperientziaz baliatuz eta inguruan dituen sortzaile-lagunen parte-hartzea bultzatuz, abesti bakoitza ikus-entzunezko edo kontakizun txiki batekin batera aurkeztea izan da bere helburua.

“Zaldikatu” diskoaren zuzeneko aurkezpena datorren ekainaren 20an izango da Bilboko Kafe Antzokian.

Gotzon Uribe

2019, Apirila 02