Maite Larburu
Amsterdam hirian sorturiko proiektua zen hura, musikaria bertan bizi bait zen. Oraingoan, Euskal Herrira bueltan “Hezurren azpian” izeneko diskoa plazaratu du bere izenarekin.
Disko instrospektiboa da, non Harkaitz Cano idazlearen laguntzarekin aritu da zenbait abesti osatzeko. Maitek berak idatzi ditu kanturik gehienak eta Canok lagundu dio diskoko letrak egituratzen. Heziketa musikal klasikotik abiatzen da kantuak burutzeko. Biolin jole profesionala da ofizioz eta musikalki intuizioak esaten dionarekin joan da jozten abestiak. Intimismoa, barneko sorkuntza eta naturaltasuna erabiltzen ditu disko berrian.
11 abestiz osaturiko lana lantzerako orduan musikari ezberdinekin aritu da. Hala nola Carlos Taroncher musikariak klarinete baxua jo du eta Lisabo taldearekin arituriko Aida Torres izan du lagun baterietan eta Beñat Iturrioz perkusioan.
Nomada moduan aritu izan da Larburu azken urteetan eta disko hau sorterrira bueltatzeko ideiarekin dago lotuta. Neighbor taldean ingelesez eta gaztelarieraz aritzen zen eta oraingoan euskara hutsean burutu du lan osoa. Bidaia ageri da diskoko lehen abestian eta itzuleraren ideia irudikatzen duen ibaiaren inguruko kantuak ixten du lana.
Ibaiaren metaforak balio du disko honetako hainbat abesti azaltzeko ere. Kortserik eta egitura zurrunik gabeko abestiak dira, sarri entzuleak jasotzen duen sentsazioa da hitzek egiten diotela bultza melodiari.
Munduan gertatzen denaren inguruan jarduten dut abestietan, berezkoa duen begirada propioa azalduz, melodia eta hitzen uztarketa berezi batekin, sentsibilitate sakona duten kantuak dira disko eder honetan azaltzen direnak.