Bertsolari gazteen plaza
Finala BBK salan egingo da eta bertan Hego Uribeko eta Durangaldeko taldea arituko dira lagun arteko lehian.
Txapelketaren egitura urterokoa izan da. Zortzi taldek hartu dute parte,eskualde bakoitzak talde bat osatu du: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri eta Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe, eta Uribe-Kosta. Taldeen barne antolaketan A maila eta B maila banatu dira. A mailan 18 urtera arteko hiru bertsolari aritu dira kantuan eta B mailan 19 urtetik 25 urtera arteko beste hiru bertsolari. Taldekideen lana talde moduan baloratzen da eta saio bakoitzean puntu gehien batzen dituen taldeak egiten du aurrera.
Lehen fasea, saioz saio
Lehen kanporaketa Mungiako Torrebillelan jokatu dute Uribe Butroe eta Busturialdea taldeek eta Uribe Butroe taldeak egin du aurrera sariketan. Parte hartzaileak 18 urtera artekoetan, Uribe Butroetik: Izaro Bilbao, Oier Errementeria eta Amets Zulueta izan ziren. Busturialdetik: Jokin Ansotegi, Ismael Aomar eta Olaia Cancelo. 24 urtera artekoetan berriz, Uribe Butroetik: Txomin Aiartza, Aratz Errementeria eta Lurdes Ondaro. Busturialdetik ostera, Asier Galarza, Koldo Gezuraga, Iker Uriarte.
Igorren jokatu zen bigarren saioa Arratia eta Hego Uribe taldeen artean eta Hego Uribek lortu zuen finalaurrekoetarako txartela. Bertako ikasleen babesa izan arren etxeko bertsolariak Hego Uribek erraz irabazi zuen. 18 urtera artekoetan Hego Uribeko Itxasne Rodriguez, Maider Altuna aritu ziren eta Arratiatik Unai Intxausti, Ekhi Burgoa eta Izaro Mazo. 24 urtera artekoetan Hego Uribetik: Mikel Aiartzaguena, Ander Anakabe eta Peio Molinuevo eta Arratiatik Urko Iurrebaso, Oier Mendiolagoitia eta Amaiur Atxa.
Zallako Zine Antzokian izan zen BBK sariketako hirugarren kanporaketa. Enkarterri-Ezkerraldea eta Uribe Kosta taldeen artean jokatu zen eta Uribe Kosta taldeak egin zuen aurrera sariketan. Ondorengo hauek izan ziren kantuan. 18 urtera artekoetan, Enkarterri/Ezkerraldetik: Garikoitz Mancisidor, Koldo Villanueva eta Iker Portillo aritu ziren Uribe Kostatik, Peru Irastorza, Oihan Díaz eta Mikel Arrate. Nagusietan, Enkarterri/Ezkerraldetik: Asier Alcedo, Leire Portugués eta Ander Ucelay eta Uribe Kostatik Naroa Torralba, Unai Mendiburu eta Paule Loizaga.
Markina-Xemeinen izan zen laugarren kanporaketa Lea-Artibai eta Durangaldea taldeen artea eta Durangaldeak irabazi zuen.18 urtera artekoetan, Lea Artibaitik, Sara Asenjo, Antton Bereziartua eta Eider Gallastegi igo ziren mikrofono aurrera eta Durangaldetik, Irune Basagoiti, Bittor Altube eta Ander Sarriugarte. 24 urtera artekoetan ostera, Lea Artibaitik: Nahia Ibarzabal, Aissa Intxausti eta Garazi Navarro ibili ziren. Durangaldetik, Eneko Barruetabeña, Igor Galartza eta Gorka Pagonabarraga.
Finalaurrekoak
Deustuko Bidarte Kultur Gunean izan zen lehenengo finalaurrekoa, Uribe Butroe eta Hego Uribe taldeen artean eta etxeko taldea sailkatu zen finalera.18 urtera artekoetan: Uribe Butroetik: Ane Barcena, Txomin Aiartza eta Amets Zulueta. Hego Uribetik: Itxasne Rodriguez, Gerizeti Zubiaurre eta Maider Altuna. 24 urtera artekoetan: Uribe Butroetik: Oier Errementeria, Ainhoa Gorostiaga eta Aratz Errementeria. Hego Uribetik: Maite Sarasola, Peio Molinuevo eta Unai Foruria.
Sopelako Ander Deuna ikastolan izan zen azken finalaurrekoa, Uribe Kosta eta Durangaldea taldeen artean. Durangaldea taldea sailkatu zen finalera Azken finalaurrekoan ondorengo hauek izan ziren bertsolariak:18 urtera artekoetan: Uribe Kostatik: Oihan Diaz, Mikel Arrate eta Peru Irastorza. Durangaldetik: Irune Basagoiti, Ander Sarriugarte eta Bittor Altube. 24 urtera artekoetan: Uribe Kostatik: Aritz Landeta, Kerman Diaz eta Paule Loizaga. Durangaldetik: Gorka Pagonabarraga, Aitor Bizkarra eta Peio Azkarate
BBK sariketaren finala apirilaren 3an izango da BBK Salan 18:00etan Hego Uribe eta Uribe Kosta taldeen artean.