Nogen.
Nogen taldea disko berriarekin datorkigu. Askok gogoratuko duzue “Nora” abestiarekin lortu zuten arrakasta. Orduan irekitako bidea jarraitzen dute lan berri honetan. Melodia sarkorrak, ahotsen garrantzia, kantatzeko modua eta pop fina eta alai bezain malenkoniatsuaren erabilpena azaltzen da beraien kantuetan. Of Monsters and Men moduko taldeen giroak aurkitzen ditugu hemen non kitarra akustikoen indarra nabarmentzen da abestiak egituratzeko orduan.
2016ko Danimarkako Erasmusaren gau luzeek jo zituzten Nøgenen lehen ukelele akordeak eta, hauen eskutik ilusioan, herriminean eta malenkonian lotutako Markel Idigorasen aurreneko melodia eta hitzak. Bere barrena islatzeko eta biluzteko nahi hura (Hori baita Nøgen: Biluzik) berekin ekarri zituen Donostiara bueltan eta segituan kutsatu zituen Alex Irazustaren kitarra eta Ane Neguerelaren ahotsa.
Hirukote gisa hasi zuen bere lehen ibilbidea Nøgenek eta hainbat kontzertu eman zituen 2016ko udaran.Soinu sendoagoa eta handiagoa bilatu nahian, urte amaieran Olatz Cuevas baxuan eta Jokin Guilisagasti baterian batu zitzaizkien, eta 2017ko udararako boskotean aritu ziren zuzenean.
Proiektuak aurrera egiten zuela ikusita, taldeak 2018aren hasieran lehen lan luzea grabatzeko apustua egin zuen, “Liv til døden” (Hil arte bizi) izenekoa. Bederatzi kantu bildu ditu eta Nøgenen nortasun bilakatzen ari den pop-folkean izan du oinarria. Talde gaztea izan arren, Eider Saez abeslari berriaren laguntzarekin heldutasun musikala lortzen ari direla defendatu nahi du Nøgenek , oholtza gainean, hurrengo emanaldietan.
Berriki burutu dute kolaborazio lan bat Burgoseko La M.O.D.A taldearekin “Ez da ondo aterako” abestian.