Josu Bergara
“Asunak” deitzen da Josu Bergara kantari eta konposatzailearen lan berria. 10 abestiz osaturiko diskoa da non pop doinuak nagusitzen diren eta baita folk musikan murgiltzen diren melodia ugari azaltzen dira bertan. Hala ere oraingoan berezkoa duen sonoritate horri swing, jazz eta bluegrass doinuak batu dizkio. Egunerokotasunari gorazarre egiten dien kantuak bildu ditu Josu Bergarak, gauza txikiei begiratzen die zuzen-zuzen eta hor aurkitzen dugu disko honen muina, gauza txikiek daukaten garrantzia handia.
Abestien letrak berak idatzi ditu bi izan ezik, hauek Mikel Etxaburu eta Udane Goikoetxeak idatzi dituzte. Aurreko diskoarekin alderatuz oraingoan eman dituen pausuak nabarmenak dira, esanguratsuena talde oso bat lagun duela plazaratu dela. “Akorde Txikiak” taldea. Musikarien artean Nerea Alberdi (Dr Maha) kantaria azaltzen da, Daniel Gonzalez baxujolea, Mikel Nuñez pianojolea, Lui Yong kitarrajolea eta Txema Arana arduratu da bateria jotzeaz.
Zenbait kolaboratzaile ere izan ditu, hala nola Naroa Gaintza abeslaria, Gaizka Peñafiel trikitilaria eta Rayco Sanchez rap kantaria.