Durangaldea taldeak irabazi du XXVI. BBK Sariketa

Aurten, lehenengoz, taldekako agurrekin hasi dute saioa bertsolariek, eta elkarri adarra joaz girotu dute aretoa. Talderik originalenari saria Uribe Kostako gazteen taldeak eskuratu du. Taldekideek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saioetarako sarrerak lortu dituzte. Bestalde, finaleko Bizkaiera onenaren saria Bittor Altube Sarrionandiak jaso du.

18 urte artekoetan kantari, Durangaldetik: Eider Gallastegi, Ander Sarriugarte, Bittor Altube. Uribe Kostatik: Aritz Landeta Maider Barañano eta Naroa Torralba.

24 urte artekoetan kantari, Durangaldetik: Eneko Barruetabeña, Iker Apraiz eta Txaber Altube. Uribe-Kostatik: Maialen Ruesgas, Unai Mendiburu eta Kerman Diaz.

Txapelketaren izaera

BBK Sariketa duela 26 urte sortu zen bertsolari gazteenek plazak izateko asmoarekin. Orduko garaietan ere asko ziren ikastetxeetan eta bertso eskoletan ekinean zebiltzan gazteak eta isileko jardun hori plazaratzeko aukera eman die urte hauetan guztietan gazteei. Taldeka, eskualdeka banatzeak indarra ematen dio talde lanari eta lekuan lekuko bertso eskolari.

Talde bakoitzean, gutxienez, sei kidek kantatu dute, bi multzotan: 18 urte artekoak eta 24 urte artekoak.

Entzuleak ere, adin berekoak izaten dira. Horregatik, saio gehienak ikastetxeetan egiten dira, eta ikusleak, kasu denetan, ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari diren ikasleak izaten dira.

Sariak ere urteen ekinez aldatu egin dira. Talde izaera indartu eta elkarren arteko harremanak indartu guran, aurten ere,  BBK Sariketako sari nagusia taldeko plan bat izango da. Finalistek garaikurrak jasoko dituzte, baina sari nagusia Txapelketan parte hartuko duten gazte guztientzako (bertsolari, gai-jartzaile eta epaile) egun osoko plana izango da. 

Baina nabarmendu nahi duguna, bertsolarien lana eta beraietako askoren lehen plaza izan dela txapelketa hau. Horretarako saioz saio, nondik nora ibili den bertsoaren gurpila bildu dugu eta baita nortzuk izan diren ere etorkizun hurbilean plazan entzungo ditugun gazteen izen eta abizenak:

Arratia BHI institutuan jokatu zuten Arratia eta Durangaldea taldeek aurtengo BBK sariketako lehenengo kanporaketa.

18 urte artekoetan kantari Arratiatik: Ekhi Burgoa, Oier Mendiolagoitia, Maria Atutxa. Durangaldetik: Eider Gallastegi, Ander Sarriugarte eta Gorka Pagonabarraga

24 urte artekoetan kantari Arratiatik: Amaiur Atxa, Aritza Orue eta Maddi Zabalo. Durangaldetik: Iruri Altzerreka, Igor Galarza eta Iker Apraiz.

Busturialdea eta Enkarterri-Ezkerraldea taldeek jokatu zuten bigarren kanporaketa Zallako Zine antzokian. Busturialdeak batu zituen puntu gehien.

18 urte artekoetan kantari Busturialdeatik: Oier Errementeria, Janire Arrizabalaga, Beñat Bilbao. Enkarterri-Ezkerraldetik: Garikoitz Mantzisidor, Gari Morgado eta Peru Irastorza

24 urte artekoetan kantari Busturialdeatik: Lurdes Ondaro, Ibai Amillategi, Aitor Etxebarriazarraga. Enkarterri-Ezkerraldeatik: Nuria Cortada, Asier Alcedo eta Ander Ucelay

Hego Uribe eta Uribe Butroe taldeek jokatu zuten hirugarren kanporaketa Deustuko Bidarte auzo etxeko aretoan. Hego Uribek batu zituen puntu gehien.

18 urte artekoetan kantari Hego Uribetik: Maddi Egiguren, Maider Altuna, Maite Sarasola. Uribe Butroetik: Amets Zulueta, Izaro Bilbao, eta Txomin Aiartza

24 urte artekoetan kantari Hego Uribetik: Markel Baroja, Mikel Aiartzaguena, Iker Garitagoitia. Uribe Butroetik: Ainhoa Gorostiaga, Ander Anakabe eta Asier Galarza

Lea-Artibai eta Uribe Kosta taldeek jokatu zuten laugarren eta azken kanporaketa Markina-Xemeingo kultur aretoan; Uribe Kosta izan zen puntu gehien batu zituen taldea.

18 urte artekoetan kantari Lea-Artibaitik: Antton Bereziartua, Eneko Barruetabeña, Bittor Altube. Uribe Kostatik: Aritz Landeta, Maider Barañano eta Naroa Torralba

24 urte artekoetan kantari Lea-Artibaitik: Alexander Idoeta Aitor Ruiz, Nahia Ibarzabal Uribe Kostatik: Paule Loizaga, Unai Mendiburu eta Kerman Diaz

Finalaurrekoak

Busturialdearen kontra jokatu zuen finalaurrekoa Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan, eta Durangaldeako taldeak lotu zuen finalerako txartela.

18 urte artekoetan kantari Durangaldetik: Eider Gallastegi, Ander Sarriugarte, Iruri Altzerreka. Busturialdetik: Janire Arrizabalaga, Oier Errenteria eta Beñat Bilbao

24 urte artekoetan kantari Durangaldetik: Txaber Altube, Aitor Bizkarra, Igor Galarza. Busturialdetik Lurdes Ondaro, Aitor Etxebarriazarraga eta Ibai Amillategi.

Hego Uriberekin jokatu zuen Uribe Kostak bigarren eta azken finalaurrekoa; Uribe Kosta taldea izan da 2018ko izan da BBK Sariketaren finalean kantatu duen taldea Durangaldeko taldearekin batera.

18 urte artekoetan kantari Hego Uribetik: Itxasne Rodriguez, Maider Altuna, Maddi Egiguren. Uribe Kostatik: Aritz Landeta, Maider Barañano eta Naroa Torralba.

24 urte artekoetan kantari Hego Uribetik Markel Baroja, Enare Muniategi Mikel Aiartzaguena. Uribe Kostatik: Maddalen Ruesgas, Unai Mendiburu eta Paule Loizaga.

 

 

 

 

Iñaki Iturriotz

2018, Martxoa 30
Arloa: Bertsoleku