Teknologiaren osagai askatzaileak

Teknologia batzuen aplikazioaz, kontrola eta pribatutasunaren galera pairatzen ari garen garaiotan, beste teknologia eta jarrera askatzaileak sustatzen dituzten proposamenak badaudela ere argitzea beharrezkoa dirudi. Aipatu nahi ditugun, teknologiaren mundutik datozen osagai hauek, arazo hauei aurre egiteko balaiagarri izan daitezke edota beste oinarri batzuk dituen etorkizun bat asmatzeko inspirazio iturri.

Sistema eragilea da, osagai horietako lehena. Makinek beharrezko duten software pieza hori pribatibo bihurtzen ari zen momentuan jaio zen Software Librearen mugimendua. Ordura arte librea zena pribatibo bihurtu, iturburu kodea itxi eta elkarlana ahalbidetzen duen bidetik atera nahi izan zutenean. Beharrezko zen hori sortzeko borroka hasi zen orduan eta hortik sortu zen Software Librearen aldeko mugimendua. Linux, sistema eragilearen oinarria sortu zen, kernela deritzona eta izaera ireki horrekin banatzen hasi.

Mugimendu horren emaitzak ez ziren horretan gelditu eta paraleloan sistema eragileaz gain, honek gertu beharrezko zituen zenbait tresna ere ekoizteari ekin zioten orduan. GNU mugimenduak, aplikazio beharrezkoak identifikatu eta paradigma berri horretan sortzen hasi ziren. Paradigma horrek etorkizunean ere libre izateko, hori ziurtatzeko mekanismoak ere garatu zituzten orduan, GPL copyleft lizentziak. Orain milaka dira software librea darabilten produktu eta zerbitzuak. Interneteko azpiegitura ia guztia era honetako softwarearen gainean eraikia dago.

Softwarearekin hasi zen hori, edukietara ere salto egin zuen, bereziki kultura alorrean eta horren eraginpean Creative Commons bezalako ekimenak jaio ziren orduan. Berriro ere, berrerabilgarritasuna eta etorkizunean ere eduki horiek libre izateko mekanismoak barneratzen dituzten lizentziak dira hauek. Antzeko fenomenoa gertatuko zen ondoren datuekin ere.

Digitalak diren edukietatik, salto garrantzitsu bat ere ematen du orduan ideia edo paradigma berri honek eta hardwarea ere librea izan daitekeela irudikatze hasten dira batzuk. Inbertsioak jada ez dira bakarrik ezagutzan eta denboran, baliabide ekonomiko handiagoak dituen ingurune honetan, zailtasunak zailtasun, paradigmak gure tresna teknologiko propioak sortu, publiko egin eta hobetzeko aukera eman dezaketela erakusten du halere.

Teknologia batzuen aplikazioaz, kontrola eta pribatutasunaren galera pairatzen ari garen garaiotan, beste teknolgoia eta jarrera askatzaileak sustatzen dituzen proposamenak badaudela ere argitzea beharrezkoa dirudi. Aipatu nahi ditugun, teknologiaren mundutik datozen osagai hauek, arazo hauei aurre egiteko balaiagarri izan daitezke edota beste oinarri batzuk dituen etorkizun bat asmatzeko inspirazio iturri.

Bidean, oraindik hardware librea erabili gabe ere, askatasunak ziurtatzeko mekanismoak azpiegituretan ere ezar zitezkeela amestu zuten beste batzuk. Internet ordura arte sare neutrala izan zena, alda zitekeela pentsatzen hasitako batzuk, defendatzeaz gain, irrati espektro irekiak baliatuz, wifi sareak kasu, sareak antolatzen hasi ziren. Horietako batzuk ondoren, sare azpiegitura hori libre eta neutral mantentzeko SIAN komunaren aldeko lizentziak ere asmatu zituzten etorkizunean ere hauek horrela mantentzeko.

Hari ikusezin honek, jendartea antolatzeko era ezberdinetan eta aipatu ditugun komunari eta publikoari buruzko eztabaidetan ere eragin zuen. Parte hartzeko bide berriak eta erakundetze forma berrietan ere ikusi daiteke eragina, adibidez azken urteetako munizipalismo edota herrigintza forma berrietan. Funtzionatzeko era honen atzean bada pentsamendu zehatz bat, aipatu dugun hari ikusezina, etika bat. Pekka Himanenek bere liburu ezagunenean, Hacker Etika aztertu eta lan etika protestantearekin alderatu zuen. Asko aldatu dira gauza ordutik, baina marraztu zituen Hacker Etikaren ezaugarriak oraindik ere nabariak dira komunitate hauek osatzen dituztenen artean.

Oparia uste baino handiagoa da beraz, produkzio modu berri baten aztarnak ere ikusten dira honen atzean. Kapitalismoaren barnean bada ere, aurreko eredu kapitalista gainditzeko funtzionatzen duten mekanismoak oparitu dizkigute.

 

Gorka Julio

2018, Martxoa 26
Arloa: Sarean