Willis Drummond
Willis Drummond taldea hirukote bilakatuta azaltzen zaigu datorkien aro berriari aurre egiteko. Joseba Baleztena kitarrajoleak taldea uzte erabaki ondoren joan den abendu bukaeran eta urtarrila hasieran kontzertu berezi bezain gogoangarriak eskeini zituzten. Orain taldeak aurrera hirukote moduan egingo du.
Rock bizia, indartsua eta zuzeneko ikusgarria duen taldea da Willis Drummond. Datorren otsailaren 10ean eskeiniko dute Baionan lehen kontzertua hirukote moduan eta ondoren Japonian zehar bira bat egingo dute.
Taldea sortu zenean hirukotea ziren, gerora laukote eta boskote moduan ere aritu izan dira eta oraingoan sustraietara, beraien hasieratako formaziora bueltatzea erabaki dute. Taldeak duen zuzeneko indartsua Japonian aurkeztuko du datorren otsailean bertan eskeiniko dituen 5 kontzertutan.
“Tabula Rasa” deitzen da beraien lanik berriena. 5 disko eta ehundaka kontzertu eskeini ditu taldeak, beti ere aurrera begiratuz eta berezkoa duten soinuaren moldaerak errespetatuz. Klasikotasuna eta gaurkotasuna lerro berean uztartuz azken urteetan euskal eszenatik irten den talderik esanguratsuenetako dira.