Mozilla Quantum
Mozilla Firefox-ek nabigatzaileen gerran pauso bat eman eta bere nabigatzailea berritu du. Interneterako atea den tresna garrantzitsuenetako bat den esparruan guda etengabea da eta lehia gogorra da. Google Chrome eta Microsoft Edge bi aurkari garrantzitsu behintzat baditu Firefoxek, baina sakelakoetan ere egoera ere ez da makala.
Testuinguru horretan Mozilla fundazioak bere nabigatzailea hobetu du, Quantum delakoa. Aurrekoarekin alderatuz bi aldiz bizkorragoa da, memoria gutxiago erabiltzen du eta pribatutasunaren alorra zaintzeko zenbait tresna ere ekartzen ditu. Hiru arrazoi hauengatik bada ere probatu beharreko nabigatzailea.
Beste nabigatzaile bat erabiltzen ari bazara erraz izango duzu aldatzea. Firefox nabigatzaileak inportazioa egiteko tresnak ekartzen ditu, adibidez laster-marka gogokoen zerrenda beste nabigatzaile batean baduzu klik bakar batzuetan ekarriko duzu nabigatzaile berrira.
Benetako interesa halere, pribatutasuna zaintzeko tresnetan dauka Firefoxek. Tresna horietako batzuk hauek:
- Nabigatze pribatua: Firefoxek tracker-ak blokeatzen ditu nabigatzen zabiltzanean, eta ez du historia oroituko amaitzean.
- Orrien karga bizkorragoa: Zenbait iragarki eta script blokeatuz, orriak %44 bizkorrago kargatzen dira.
- Jarraipenaren aurkako babesa: Zenbait iragarkik ezkutuko tracker-ak dituzte, eta hauek linean jarraitzen zaituzte, blokeatzeko aukera eman du.
Garrantzitsua da esatea honek ez duela anonimotasuna ziurtatzen, horretarako Tor bezalako proiektuak daude eta horiek ere mugak badituzte. Aldiz, datuen jasoketa gehiegizkoarekiko defentsa mekanismo bat dira.
Beste hainbat aukera
-
Pantaila-argazkiak: Pantaila-argazkiak konplikaziorik gabe atera eta parteka ditzakezu orain, helbide barran dauden aukeren artean, hauek atera eta partekatzeko aukera baitago.
-
Pocket: Laster-markak gure ordenagailuan gorde ditzakegu, baina Pocket zerbitzuak gerorako irakurtzeko uzten ditugun horiek gordetzeko era erraza eskaintzen digu. Beranduago hauek bisitatu edo sakelako aplikaziotik ere irakurtzeko aukera izateko.
-
Bideo jokoak eta errealitate birtuala: Etorriko diren hurrengo belaunaldiko jokoentzako diseinatua, Firefoxek WASM eta WebVR sostengua dakar integratuta. Instalazio gehigarririk gabe!
-
Irakurtze ikuspegia: helbide barran, helbidearen ondoan irakurtzeko ikuspegia aktibatzeko botoia eskaintzen du nabigatzaileak. Honi esker webgune bateko informazio garrantzitsua era garbi eta erraz batean irakurtzeko sinplifikatzen du, atentzioa irakurri behar duzun horretan jartzeko paregabea.
-
Gehigarriak: Firefox famatu egin zuten gehigarriak asko dira. Gehigarri biltegian nabigatzailea zure beharretara egokitzeko aukera emango dizuten milaka gehigarri topatuko dituzu.
Familia zabala
Mahaigainekoaz ari garela, Firefox familia gero eta zabalagoa da. Firefox nabigatzailea sakelakoetarako ere badago, aipatutako ezaugarri nagusiak eta bereziki pribatutasunari lotutakoak kontutan hartzen dituelarik.
Bi sakelako sistema eragile erabilienentzako bertsioa dauka Android eta iOS-entzako alegia:
Hortaz gain oraindik pribatutasuna gehiago kontutan hartzen duen nabigatzaile sinplifikatu bat ere badu, Focus deiturikoa. Bereziki interesgarria da mahaigainekoak eskaintzen dituen tracker edo jarraipen tresnak blokeatzeko aukera hori ematen duelako, edota nabigatzailera sartu ondoren irteten garen bakoitzean, historikoa ezabatzeko aukera ematen duelako.
Ezezagutza handia dago nabigatzaileen kontuan, denak berdinak balira bezala, baina uste baino garrantzitsua da bat edo beste aukeratzea, batzuek garrantzia hori ukatu nahi badiote ere. Bereziki inportantea da Firefox guretzat, bere edizio berriak ateratzen dituen guztietan, hasieratik euskarazko aukera ere ekartzen duelako.