Mobile Film Challenge: zure mogikorrak ezkutatzen duena

Lehiaketa hau Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren barruan kokatzen da eta gehienez 60 segundo dituen bideo bat aurkeztean datza, honako gaien inguruan:
  • Gatazka mineralen eta teknologia kontsumoaren arteko loturak.
  • Emakumearen papera testuinguru hauetan, euren borroka eta proposamenak.
  • Gazteen mundua eta teknologiaren erabilera arduratsua.
  • Hondakin elektronikoak, birziklapena eta ingurumena.

ALBOANen Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren inguruan informazio ugari topatuko duzu honako web orrialdean: https://www.tecnologialibredeconflicto.org/eu/
 
Nork har dezake parte
2017 urtean 14 eta 25 urte bitarteko adina duten gazte guztiek har dezakete parte. Ikus-entzunezko piezak banaka edo taldean eginak izan daitezke eta nahi adina bideo aurkezteko
aukera dago.  Lehiaketak bi kategoria izango ditu, parte-hartzaileen adinaren arabera:
  • 14 eta 18 urte bitarteko adina.
  • 19 eta 25 urte bitarteko adina.
Nola parte hartu
Parte hartzeko, hiru urrats jarraitu behar dira:
  1. Bideoa grabatu eta editatu. Ez ahaztu hasieran eta bukaeran lehiaketaren kartelak sartzea. Kartela hauek www.mobilefilmchallenge.org webgunean deskargatu daitezke. Gogoratu bideoak 60 segundoko iraupena izan behar duela (lehiaketaren kartelen iraupena ez da kontutan hartuko).
  2. Igo ezazu zure bideoa YouTube edo Vimeora, bideoaren izenburua zehaztuz eta #MobileFilmChallenge traola idatziz.
  3. Erregistratu bideoa www.mobilefilmchallenge.org webguneko argibideak jarraituz.
 
Deialdiaren helburuak
“Mobile Film Challenge: zure mugikorrak ezkutatzen duena” ALBOANen Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren barruan kokatzen den ekintza bat da eta bere helburua Euskadin
teknologiaren erabilera eta kontsumo arduratsua sustatzea da. Lehiaketa honen bidez, deialdia egiten dugun erakundeok honako helburuak ditugu:
  • Euskadiko bizimodu eta kontsumo portaerek meatzaritza-eremuetan bizi den errealitatearekin duten lotura azaleratzea, hau da, gure teknologia kontsumoa eta baliabide naturalen ustiaketa gertatzen den lekuetan ematen den talde armatuen finantziazioa eta giza eskubideen urraketa masiboen artean dagoen harremanaren inguruan kontzientzia sortzea.
  • Gure teknologiaren erabilera eta kontsumo moduen erantzunkizunaren eskutik, bortizkeriaren katea hautsi eta alternatibak sortzeko euskal herritarrok dugun ardura eta aukera erakutsi eta azpimarratzea.
  • Arazo sozial bat kreatibitate eta lengoaia ezberdinak erabiliz igortzea, perspektiba lokal eta globala aldi berean jorratuz.
  • Gazteek egindako edukiak sustatu eta barreiatu eta gazteek gai hauen inguruan duten ikuspegia publiko zabalago bati gerturatzea.
  • Internetek Euskadiko gazteriak sortutako edukiak argitaratu eta hedatzeko eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu eta bultzatzea, eta hiritar global eta digital diren heinean sareko kide aktibo eta kritiko gisa aritu daitezela eragin.
Bideoen ezaugarriak
Lehiaketan parte hartu nahi duten gazteek 60 segundoko iraupeneko bideo originalak aurkeztu behar dituzte. Bideoak euskaraz nahiz gaztelaniaz izan daitezke.
Bideoak edozein gailutan egin daitezke (Smatphone, Iphone, tableta, webcam, kamera edo bideoa digitala, etab.).
Ikus-entzunezko proposamena edozein estilo eta generokoa izan daiteke (fikzioa, animazioa,dokumentala eta abar) honako gai hauen inguruan:
  • Gatazkan mineralen eta teknologia kontsumoaren arteko loturak.
  • Emakumearen papera testuinguru hauetan, euren borroka eta proposamenak.
  • Gazteen mundua eta teknologiaren erabilera arduratsua.
  • Hondakin elektronikoak, birziklapena eta ingurumena.
Ikus-entzunezko piezek ezin dute produktu elektronikoen marken irudirik bistaratu. Horretarako, ikus-entzunezko produkzioan erabiltzen den edozein objekturen marka estali edo
kamuflatu behar da, kartulina, gometxak edo beste modu bat erabiliz. Bideoek Euskadiko GGKEen Koordinakundearen Irudi eta Mezuen Kodea errespetatu behar dute. Era berean, bideoak ez dira onartuko baldin eta:
  • Jabetza intelektualaren eskubideak urratzen badituzte.
  • Hirugarren baten irudiak baimenik gabe erreproduzitzen badituzte.
  • Pertsonen ohorea eta duintasunaren kontrakoak badira.
  • Indarrean dagoen legedia urratzen badute ala legez kanpoko jarduerak sustatu.
  • Antolatzaileen begietara gustu txarrekoak ala iraingarriak suertatzen badira.
  • Softwarea, hardware edo telekomunikazio ekipamenduen funtzionamenduan eragina izan dezaketen edozein elementu badaramate.
Antolatzaileek aurkezten diren bideoak proposatutako gai eta irizpideekin bat datozen ala ez ebazteko eskubidea dute eta lehiaketan ez onartzea erabaki dezakete. Antolatzaileek
hartutako erabaki hori ezeztaezina izango da.
 
Jabetza intelektuala
Bideoek irudi, musika eta soinu-banda libreak erabili behar dituzte. Parte-hartzaileen erantzukizuna da erabiltzen duten lanen jabetza intelektualeko eskubideak eta bideoan
agertzen diren pertsonen irudiaren eskubideak errespetatzea. Beste batzuek sortutako edukia (plagioa) partekatzen edo kopiatu egiten dituzten bideoak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
Hona hemen soinu eta irudi libreen banku batzuk:
- Soinua: Free Music Archive, Freesound,YouTube Audio Library
- Irudiak: Librestock, Pexels
- Beste batzuk: All the free stock, Irudi eta Soinu Bankua, Blue Vertigo – Baliabide Direktorioa
Erakunde Antolatzaileek ez dute euren gain hartzen irudi eta soinu edota jabetza intelektualaren eta irudi eskubideen alorrean inongo erantzukizunik. Parte hartzaileak dira
aurkeztutako bideoan agertzen diren irudi eta soinuen erantzuleak.
Bideoaren jabetza intelektuala egileena da. Lehiaketa honetan parte hartzeak zera dakar:  lehiaketa honen antolatzaileei aurkeztutako materiala egokien iruditzen zaien moduan
erabiltzeko baimena ematea, hau da, argitaratze eta hedakuntzarako baimena aproposak iruditzen zaizkien leku eta instantzia guztietan, hala nola komunikazio publikoa, erreprodukzio
zuzena ala zeharkakoa, bikoizketa, azpitituluak eta eraldaketak edozein euskarri, formatu eta banaketa modalitatean.
 
Ebaluazio irizpideak
Bideo finalista eta irabazleak epaimahai batek aukeratuko ditu. Epaimahaiak honako irizpide
hauen arabera hartuko du erabakia:
  • Bideoaren kalitate teknikoa (enkoadraketa, audioa, argia, enfokea, besteak beste)
  • Gidoiaren argitasuna: egitura egokia eta ondo zehaztua.
  • Gaiaren tratamenduak eta ikus entzuteko proposamenak duen originaltasuna eta balio artistikoa.
  • Aberastasuna eta sakontasuna gaia jorratzeko orduan.
  • Ikus entzuteko proposamenaren eraginkortasuna motibazioa sortu eta mobilizaziora mugitzeko.
  • Deialdi hau bultzatzen duten helburuekiko koherentzia.
Bideoak www.mobilefilmchallenge.org webgunean egongo dira, non publikoak botoa emateko aukera izango duen. "Like" kopurua epaimahaiaren ebaluazio irizpideetako bat izango da. Bideoen artean enpatea egonez gero, publikoaren boto kopurua erabakigarria izango da.
 
Faseak eta epemugak
- Izen-emate epea: bideoak bidaltzeko eta jasotzeko epea 2017ko azaroaren 19a izango da, 24.00 orduak arte.
- Ebaluazioa: Proposamenen ebaluazio prozesua azaroaren 20tik 26ra egingo da. Erabakitze prozesua garapenerako lankidetzarako, hezkuntzako eta ikus-entzunezko ekoizpeneko adituek osatutako epaimahai batek egingo du.
- Emaitzaren komunikazioa: finalistak azaroaren 2017ko azaroaren 27an ezagutaraziko dira. Bideo irabazleak 2017ko abenduaren 2ko goizean Donostian egingo den sariketa
jardunaldian jakinaraziko dira.
 
Sariak
Kategoria bakoitzeko irabazleek 400 euro jasoko dituzte hezkuntza proiektu batera edota ekintza solidario batera zuzentzeko (hala nola kanpaina bat antolatzeko, gaiaren inguruko
hitzaldi edo aurkezpen bat ikustera joateko, bideo produkzio eta muntaketen inguruko ikastaro bat ordaintzeko eta abar) edota hezkuntza erakundeentzako ikus-entzunezko materiala
eskuratzeko.
 
Sariketa eguna
Gehienez 10 bideo finalista hautatuko dira, 5 kategoria bakoitzeko. Bideo finalistak Donostian abenduak 2ko goizean ospatuko den ekitaldian erreproduzituko dira. Ekitaldi berean bideo
irabazleak izendatuko dira.
 
Onarpena
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek betetzeko onarpena eta konpromisoa dakar.
 
Kontaktua
Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan honako emailean:

Kontaizu

2017, Azaroa 15
Arloa: Big Bang