Sopela Kosta Fest

Gauza jakina da udan zehar hainbat jaialdia ezberdin aurkitzen ditugula Euskal Herrian zehar. Ohikoa ez dena da Irailean zehar horrenbeste izatea. Aurtengoa laugarren edizioa izango da Sopela Kosta Fest antolatzen dutena. Los Coronas, Travellin’ Brothers, Smile edo Esne Beltza moduko taldeek aritu dira aurreko urteetan.

Udalaren babesarekin burutzen den jaialdia irailaren 21etik 24ra ospatuko da eta Sopelako udaletxeko plazan ospatuko da. Kartelari erreparatuta Willis Drummond iparraldeko taldea aurkitzen dugu, Delorean zarauztarrak eta beraien doinu elektronikoak ere bertan izango dira. Surf instrumentala maite duen orok Bartzelonako Los Tiki Phantoms taldea ere zuzenean ikusteko aukera izango du, beraiekin batera Señores bilbotarrak eta Getxoko Rubia taldearen folk-rock doinuak izango dira.

Flamenko musikak ere edukikou d bere txokoa jaialdian, bertan izango da Tomasito kantaria. Rock doinuekin jarraituz Kokein eibartarren musika ere entzungai izango da eta beraiekin batera Koban talde donostiarra eta Optigan 1 disko jartzailea arituko da.

Musikaren batera ikastaro ezberdinak ere izango dira, kayak-surf eta itxasoarekin lotutako beste aisialdirako ekintzak. Hala nola, Euskal Herriko Surf Federazioaren eskutik zirkuitu barruan kokatzen den lehiaketa izango da bertan.

Bukatzeko Surfa hizpide duten pelikula laburren lehiaketa ere jasoko du jaialdiak.

 

Gotzon Uribe

2017, Uztaila 27