Bertsolaritza unibertsitatean

Badira urte batzuk bertsolaritza unibertsitateko ikasgeletara sartu zenetik. Mintzola Ahozko Lantegiaren bitartez eta UPV/EHU Uda Ikastaroen elkarlanarekin, 2014tik urtero bertsolaritzak tokia izan du Miramarreko udako eskoletan.

Hainbat ikerlari ari dira bertsolaritza eta ahozkotasuna ikuspegi ezberdinetatik aztertzen, eta ziklo eta jardunaldion helburua da gai horien transmisioa egitea eta etorkizuneko ikerketak abiatzeko hari muturrak ematea.

Aurreko edizioak

2014an antolatu zen lehenengo aldiz. Hiru ikastaro eskaini ziren.

Bertsolaritza eta ahozkotasuna hezkuntza arautuan, Bertsolaritza eta beste sorbideak  eta Bertsolaritza eta gaurko gizartea.

2015ean bigarren aldiz antolatu zen. Bi ikastaro eskaini ziren. 

Bertsolaritza eta ahozkotasuna hezkuntza arautuan kantagintzan oinarrituz eta Bertsolaritzaren bidegurutzeak izenekoa: ideologiaren esparrutik, transmisiotik eta ikerkuntzatik.

2016ko uztailean: Europa bat-batean Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketaren harira aste osoko jardunaldiak egin ziren Miramar jauregian. Kantu inprobisatuen deskribapenak, Kantu inprobisatuen transmisioa, Kantu inprobisatua eta generoa, Kantu inprobisatua munduan eta Kantu inprobisatua eta hizkuntza gutxituak

2017 EGITARAUA

Abuztuak 24: BERTSOLARIEN KANTAERA 

9:15 – 10:15 Bertsolaritzaren prosodia: hitza eta musikaren arteko harremana ulertzeko gakoak Ainhoa Aizpurua

10:15 – 11:15 Bertsolarien kantaeraren bilakaera denboran zehar. Oiartzungo kasua Itziar Navarro

11:15 – 11:30  Atsedenaldia

11:30 – 12:30 Zer da doinua, zer da kantaera bertsolariarentzat? Maialen Lujanbio

12:30 – 13:30 Mahai-ingurua: Ainhoa Aizpurua, Itziar Navarro eta Maialen Lujanbio

Abuztuak 25: BERTSOLARIEN SORMENA 

9:15 – 10:15 Ahozko hizkeraren ezaugarriak bertsolarien bat-bateko jardunean Eñaut Agirre

10:15 – 11:15 Bertsoaren agenda. Bertsogintza eta hedabideak Oihana Iguaran

11:15 – 11:30  Atsedenaldia

11:30 – 12:30  Jarioa da sormenaren gakoa Jon Martin

12:30 – 13:30 Mahai-ingurua: Eñaut Agirre, Oihana Iguaran eta Jon Martin

 

 

Iñaki Iturriotz

2017, Uztaila 14
Arloa: Bertsoleku