Kontzertu akustikoak Euskaltzaindian
Albiste deigarria honakoa. Euskaltzaindiak Bilboko plaza berrian duen egoitzak zenbait kontzertu akustiko hartuko ditu datorren udazkenean. Bilboko alde zaharra inguru euskalduna izanda Euskaltzaindiak egiten duen lan akademikotik aparte musikaren zabalpen bat egiteko sortutako kontzertu sorta da honakoa. Euskara eta euskal musikaren ingurukoak publiko gaztearengana heldu arazi nahi dituzte eta horretarako “Astelehen Buruzuriak” deituriko ekimena prestatu dute.
Emanaldi guztiak astelehenetan izango dira. Programa urriaren 09an hasiko da eta azaroaren 13ra arte iraungo du. Arratsaldeko 20:00etan izango dira ekitaldiak eta sarreren salmenta egunean bertan burutuko da, 5 euroko prezio izango dutelarik.
Anari kantaria, Berri Txarrak taldeko burua den Gorka Urbizu, Niko Etxart kantari beteranoa, Su Ta Gar, Inun zornotzako kantaria eta La Basu eta Maisha izango dira bertan.
Hemen eguneko egitaraua:
Urriak 9: Su Ta Gar.
Urriak 16: La Basu eta Maisha.
Urriak 23: Anari.
Urriak 30: Inun.
Azaroak 6: Gorka Urbizu.
Azaroak 13: Niko Etxart.