Hilekoa
Kaixo Agurtzane!
Amaia naiz eta 14 urte ditut, ta galderatxu batekin nator.Iguel tontekeri bat da baina lagunen artean bolo bolo dabil. Hilekoari buruz gauza asko entzun izan dira, baina jada gure adinekoak badakigu aintzinako kontuak direla (kutsakorra, gaixotasuna...), baina gauza pare bat jakin izan ditugu ez digutela koadratzen.
Entzun izan dugu hilekoaren odola garbia dela(zelan izan lei “sobrak” badira eta horren kiratsa badauka?), ta bestetik odol jarioa kontrola genezakeela ezer ere ez erabili gabe. Azken hau sinesgaitza iruditzen zait. Mila esker!!
Kaixo Amaia!
Mila esker idaztearren, eta lasai tontekeriak baino galdera ausartak baitira neskato asko dauzkatenak, baina zailak galdetzeko. Beharbada aukera ona ere irakurle mutilen artean tabuak uxatzeko eta informazio zehatza eskuratzeko.
Zuk dinozun bezala, hilekoari buruz hainbat istorio edota “informazio” zabaldu izan dira. Gehienak inolako oinarri zientifiko gabekoak, asmakizunak... Zergatik? Aintzinan ez zegoelako modurik jakiteko, natura zen ispilu bakarra, baliabide zientifikorik ez zeudelako eskuragarri eta egon direnean ere, emakumeon auziak ez direlako inoiz ardatza izan. Guzti horrek hainbat tabu, jarrera ezkorrak,bildurrak, ohiturak...ekarri ditu. Egun, oraindik ere, hainbat kontu dabiltza bolo bolo, eta oraingoan ere emakumeok gure gorputzarengandik oso urrun gaude, izugarrizko aurrera pasusuak ematen bagabiltza ere.
Odolaren auzia. Gure hilekoa, gure gorputzeko jariorik ederrenetakoa da beti ere bizitza azpimarratzen duelako. Nondik dator gure odola, zer da odol hori? Odol hori umetokitik dator, ernadu gabeko obuluarengatik; gure gorputzeko odola da.
Pentsa ezazu zein garbida den, obulua ernalduz gero habia egiteko ezinbesteko osagaia izango zela. Bizia dena eta bizia eraikitzen laguntzen duena; nola liteke orduan hondarra edota zaborra izatea? Hilekoan besteak beste zelulak daude, ama-zelulak deritzotenak, eta horiek birzortzaileak dira. Beraz ezer txarrik ez. Gure kobatako aintzindariek naturarekin zeukaten loturari esker nahiko zekiten hori buruz eta lurra ongarritzeko era bat ere bazen.
Gure hilekoaz jabetu eta gure gorputza ezagutzeko ardatzak, odol jarioa kudeatzea. Zuk aipatzen duzuna gure arbasoen ohitura zen, aspaldian galduta munduko ia bazter guztietan.Apurka-apurka gure mendebaldeko kulturan gero eta oihartzun gehiago dauka. Zer da ba? Gure odol jarioa umetokian mantentzen jakitea, gero beteta egon baino lehen momentu batean husteko, adibidez katilu batean. Edo gure aintzindariek egiten zuten moduan lurrean egindako zulotxoan. Agur konpresak, tanpoiak,kopak...
Teknika horrek gorputzaren ezagutza sakona dakar, eta baita ere praktika asko. Hilekoa daukagun lehen egunetik gure umetokian ipini behar dugu arreta, umetokiaren kontrakzioak nola ematen diren, gure umetokiaren zama(cervix) nola zabaltzen dan, nola jausten den odol jarioa, zelan gure pelbiseko giharrak uzkurtzen eta erlajatzen diren umetokian odola gera dadin... Beste edozein ezagutza moduan (ikasi, igeriketa, eskubaloia,dantza ....), zertan datzan menperatu nahi badugu, ikasi barneratu eta praktikatu egin behar dugu. Besterik ez da.
Gure ziklo osoarekin bat egitea ezinbestekoa da. Zikloa lau zatitan banatuta dago: obulazio aurrekoa, obulazioa, hilekoa eta hileko ostekoa. Momentu desberdinetan gorputza, emozioak, jokaera, beharra, guraria,indarra ... mugitzen eta aldatzen dira. Baina ulergarria da, momentu honetan ez dela bat ere erreza horrelakorik burutzea, beraz lasai asko hartu.
Garrantitsuena gure zikloarekin harreman ona izatea da. Horretarako:
- Eguneroko bat egin, zelan sentitzen eta ikusten duzun zure gorputza.
- Ez matxakatu zure burua hilekoa daukazulako
- Ez madarikatu hilekoa
- Ondo tratatu zure gorputza eta burua
- Arreta ipini ea zer dinotsun.