Julio Soto Nafarroako txapeldun

Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu ondoren jantzi zuen Julio Sotok bere laugarren Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela.

1.300 bertsozale inguru bildu ziren Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

Apirilaren 8an jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Zortzi bertsolari aritu ziren kantuan: Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes,  Xabier Terreros eta Julen Zelaieta.

Finalaren lehen zatia bukatuta, Eneko Lazkozek eta Julio Sotok lortu zuten puntu gehien, eta biak pasa ziren buruz burukora jokatzera. Binakako bi ariketa eta kartzelako lana egin ostean Julio Sotok lortu zituen puntu gehien, 925,5, eta Eneko Lazkozek 906,5.

Euskal Herriko txapelketa nagusirako sailkatu dira lehen bost bertsolariak: Julio Soto, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes, Aimar Karrika eta Xabier Maia.

Kartzelako lanak eman zuen arratsaldeko une hunkigarrienetako bat. Urduri zaude. Badator, zioen gaiak eta JulIo Sotok oso barrutik abestu zituen hiru bertsoak. Hemen lehenengo bertsoa

Gure ondotik joan zinela pasatu dira bi aro/ hasera hartan maitasunean hartu genuen abaro/ baina orduko ni hortxe nago eta laguntza berbaro/ desagertzen joan dira denak goxo emaro-emaro/ trena heldu da tiki ta taka kea zeruetan dago/ eskuak dardarka dauzkat nola dauzkadan gisan bi zango/ neure bizitza buka dezadan errailen gainean nago/ barkaidazue aita ta ama baina ezin dut gehiago»

 

Iñaki Iturriotz

2017, Apirila 11
Arloa: Bertsoleku