Araba eta Nafarroako Bertsolari finalei begira

Apirilaren hasieran jokatuko dira Arabako Bertsolari Txapelketako finala eta Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. Arabarren txanda izango da apirilaren 1ean eta aste bete beranduago, apirilaren 8an ezagutuko da nor den Nafarroako txapelduna.

Joan etorriko finalaurreak eta gero ezagutu zen Arabako Bertsolari finalean abestuko duen seikotea zein izango den. Finala, esan bezala, apirilaren 1ean, larunbatean izango da 17:30etatik aurrera Gasteizko Printzipal Antzokian. Hemen seikote hori osatzen duten bertsolarien biografia:

Manex Agirre 1982. urtean jaiotako aramaioarra. 2015eko txapelduna da. Bi aldiz eskuratu du txapela. 2013ko Txapelketa Nagusian kantatu zuen.

Iñaki Viñaspre  Abetxukokoa, 1984an jaioa. 2004tik edizio guztietan finalista izan da. 2015eko edizioan bigarrena geratu zen.

Oihane Perea 1977an Gasteizen jaiotakoa. 2007an, 2009an eta 2013an txapela jantzi zuen. Txapelketa Nagusian ere kantatu du.

Serapio Lopez  Baranbiokoa, 1982an Laudioko bertso-eskalako sortzailetariko bat da. 1984ko Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo edizioan parte hartu zuen. Aurtengoa da bere bigarren finala.

Xabi Igoa 1992. urtean jaiotako aramaioarra. Bigarren aldia da finalean parte hartuko duela. Sei finalisten artean gazteena da.

Asier Otamendi  Gasteiztarra, 1971. urtean Urretxun jaioa. Lau aldiz irabazi du Arabako txapela. Txapelketa Nagusian kantatu du.

 

Nafarroara begira

Apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den final handirako txartela lortu dute. , Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes 'Itturri', Xabier Terreros eta Julen Zelaietak. Finala, 17:00etatik aurrera izango da.

Aimar Karrika Iribarren (Auritz, 1988) 18 urte dauzkanetik Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartzen du. 2013an eta 2015ean finalera sailkatu zen.

Ander Fuentes Mujika  (Zubieta, 1979) 2008an parte harte zuen aurrenekoz Nafarroako Bertsolari Txapelketan. 2009ko eta 2015eko txapelketetan finalista izan zen.

Eneko Fernandez (Lesaka, 1977) Nafarroako Bertsolari Txapelketan lehen aldiz parte hartu zuen 2013. urtean, finalera iritsi eta 4. postua eskuratuz. 2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen.

Eneko Lazkoz Martinez (Etxarri-Aranatz, 1983) 2004an hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Txapelketan. 2010tik, finalista izan da txapelketa guztietan.

Julen Zelaieta (Bera, 1980) Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldun izan zen 2008an. Bat-bateko sariketa eta bertso paperetako lehiaketa hainbat irabazitakoa da.

Julio Soto (Gorriti, 1987) Nafarroako Bertsolari Txapelketan finalean sartzea lortu zuen lehenengoz, 2008an hirugarren postua lortu eta 2009an txapeldunordea izan zen. 2010, 2011 eta 2015eko txapelduna da.

Xabier Maia Etxeberria (Elizondo, 1981) Baztango Bertso Eskolako kidea da. 2014an. 2015ean hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketan.

Xabier Terreros Gartzia "Terre" (Lesaka, 1981) Bortzirirako bertso eskolan hasi zen. 2000. urtean parte hartu zuen aurrenekoz Nafarroako Bertsolari Txapelketan; 2015ean txapeldunorde izan zen.

Bizkaian Gaztetxoen Eskualdekakoaren finala

Lau sailkapen-saio eta bi finalaurrekoren ondoren, Busturialdea eta Uribe Kosta eskualdeetako ordezkari diren bertsolarien taldeek Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Txapelketaren XXV. edizioko final handia jokatuko dute datorren martxoaren 31n, Bilboko BBK salan.

Iñaki Iturriotz

2017, Martxoa 31
Arloa: Bertsoleku