Itziarren Semeak

Baga Biga zigiluaren eskutik plazaratu du Itziarren Semeak taldeak “EH Republik” bere disko berria. Euskal Herriko ska eta rock eszenan talde ezaguna da eta hamar urte bete dituzte taula gainean jotzen. Dantzarako musika alaia jorratzen dute erreibindikazioz beteriko letrekin. 2007an hasi ziren talde moduan eta geroztik 5 disko luze plazaratu dituzte eta ehundaka kontzertu eskeini ere, bai Euskal Herrian eta baita gure mugetatik kanpo ere. Disko hau burutzeko orduan beraien helburua izan da urte guzti hauetan jasotako esperientzia mamurtzea eta nolabait taldearen hasierako esentziara bueltatzea, sustraietara.

Diskoko letrak egiterako orduan kolaborazio ezberdinak eduki dituzte. Jon Maiaren eskutik dator diskoari izena ematen dion “EH Republik” abestia, Fredi Paiak idatzi du “Zer den bizitza?”, Arkaitz Estiballesek “Apirilaren beltza” eta Oihana Bartrak “Companyera” kantua burutu du.

Taldea  Ibon Altuna (ahotsa), Manex Altuna (gitarra), Jebi Ormaza (baxua), Alain Egiguren (bateria) eta Ivan Zapata (saxoa) osatzen dute. Disko hau burutzeko musikari ezberdinak izan dituzte lagun, hala nola,  John Kaiman (bonbardinoa eta tronboi baxua) eta Mizel Zamorak (tronpeta), Ane Martinez, Rafa Rueda, Jon Zubiaga Osoron eta Kepa Junkera aritu izan dira.
Aipatu ere Itziarren Semeak taldeak konposatu duela aurten Mungia herrian ospatuko den Ibilaldirako abestia, “Egunero Alkarregaz” deitzen dena.
 

 

Gotzon Uribe

2017, Martxoa 28