Fermin Muguruza & Chalart58
“Black is beltza” ASM sessions Irun Lion Zion in DUB (Vol. II)” deitzen da Fermin Muguruza irundarrak plazaratu berri duen disko bilduma. Chalart58 Bartzelonako ekoizle, baterijole eta perkusiojolea den Gerard Casajúsen izengoitia da. Elkar ezagutu zuten 2013an Manu Chaorekin egin zuten “Jai Alai Katumbi Express” biran. Berakin batera grabatu du disko berri hau. Gerard Radio Bemba taldean aritu zen eta gerora La Kinky Beatekin ere. Ekoizle moduan beti egon da dub doinuei lotuta, soinuarekin jolasteko prest. Fermin Muguruzak ere erremix ezberdinez osaturiko diskoak landu izan ditu bere ibilbidean zehar, kasuan kasu “Komunikazioa-Irun meets Bristol” lana.
“Black Is Beltza” erakustaldiaren inguruan Bartzelonako Arts Santa Monican osaturiko ekintza ezberdinak burutzeko Ferminek hainbat musikari lagunen ekarpena izan zuen, berauek disko honen grabazioan parte hartu dutelarik.
Horrela Bartzelonako eszenako hainbat musikariren izenak azaltzen dira berton, besteak beste Joan Garriga (La Troba Kung-Fu), Amparo Sánchez, Yacine Belahcene, Madjid Fahem (Manu Chaorekin dabilen kitarrajolea, ), Sr. Wilson, Ander (Green Valley), Willy Fuego, BOCAdeBABA taldeko rap kantariak edota Amel Zen (Argelia) eta Maysa Dawek ( palestinako DAM taldeko kidea) diskoan parte hartu dute.