Altxatu
Altxatu taldearen jatorriari buruz mintzatzeko Irunberri (Nafarroa) herrira jo behar dugu, bertan sortzen bait da hirukotea. 13 urte zituztela plazaratu zuten beraien lehen lana. 80. hamarkadako punk-rocka zuten eragin nagusiena, non Kortatu edo Hertzainak moduko taldeen ikutua Estatu Batuetako hardcore melodikoa jotzen zuten taldeekin bat egiten zuen, hala nola, Green Day edo Rancid moduko taldeak. Gerora bigarren disko bat grabatu zuten.
“Hegalen indarraz aitzina” deitzen da talde nafarraren hirugarren diskoa. Iruñako Gor zigiluarekin plazaratu berri duten lanean Lehikotikan taldeko Gorka eta Silvia Hibakusharen kolaborazioa izan dute.
Talde gaztea da Altxatu. 18 urteko adina duten lagunek Eduardo Galeano idazlearen irudian oinarritutako letrak egiten dituzte, tuba eta bombardinorako moldaketak sartzen dituzte beraien abestietan eta kitarrarentzako afinazio ezberdinekin jokatzen dute soinu berriak landuaz. Orotara, musikari trebeak eta landuak dira. Taldea Julen Abaurreak, Iker Ariz eta Ibai Osinagak osatzen dute. Rock doinuak dira nagusi beraien abestietan eta letretan alderdi soziala lantzen dute. Diskoa osatzen duten 11 abestietatik 10 dira taldeak berez sortuak eta beste bat 1983an Julen Lekuonak idatzitako “Ez dut nahi” abestiaren bertsioa da, non Lehiotikan taldeko Gorka Armendarizek abesten duen Altxatuko lagunekin batera.