Kokein

15 urte igaro dira Kokein taldea sortu zutenetik Eibarko lau lagunek. Rock musika hizpide hartuta bere ibilbidea jorratu dute Euskal Herriko musika eszenaren barruan. Azken urteetan taldea geldi egon da eta orain musikarekiko duten pasio eta ilusioak bultzatuta berriz bueltatzen dira eskenatokietara. Itzulera honetarako lan berri bat prestatu dute “Lurpekhariä” izenburuarekin eta 4 urteren ondoren taldearen itzulera indartsu eta bizia dakar. Kokein sortu zenetik egundaino hainbat gauza gertatu dira, baina hasierako laukoteak elkarrekin jarraitzen du. Zaloa (ahotsa), Txitxe (kitarra), Lete (bateria), Jatsu (baxua), Ikerrek (kitarra) osatzen dute taldea.

Musikalki rock koordenadetan segitzen du Kokeinek . Lau hizkien atzean ordea, rocka ulertzeko modu asko batzen dira, eta taldearen disko berrian ere, rock kantu asko daude rock disko bakarrean. Disko bakoitzean pausu berri bat eman du taldeak, sustraiak galdu gabe, lurralde berrietan murgilduz. “Lurpekhariä” lan irekia da, non, berau osatzen duten bederatzi kantuen artean eremu ezberdinak topa daitezkeen. Hauxe da Kokein. Ñabardura askotariko rocka.

Gotzon Uribe

2017, Urtarrila 02