Final handiaren atarian
Abenduaren 17an, zapatuan, jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala. 17:00etan hasiko da, Bilbao Arenan, Bilbon eta hórrela emango zaio amaiera udaberritik abendura luzatu den txapelketari.
56 bertsolarik parte hartu zuten fase horretan, eta bederatzi saio jokatu ziren. Udazkenean kanporaketen fasearekin hasi zen Txapelketa. Bost kanporaketa jokatu ziren, eta 30 bertsolarik parte hartu zuten: 25 Udabarriko Fasetik sailkatuak, eta 5 inoiz finalista izandakoak. Ondoren etorri ziren finalaurrekoak: hiru jokatu ziren. 18 bertsolarik parte hartu zuten: 2014ko bost finalistak, eta 13 kanporaketetako fasetatik sailkatuak.
Aurpegi berria
Nerea Ibarzabal Salegi da lehen aldiz finalera sailkatu den bertsolaria. Beste finalisten artean Etxahun Lekue, Jone Uria, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia 2014an ere abestu zuten Miribillan eta Beñat Ugartetxeak, Ibon Ajuriagojeaskoak eta Miren Amurizak ere badakite zer den finalean abestea.
Finalistak:
Beñat Ugartetxea Ostolaza
Etxahun Lekue Etxebarria
Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
Jone Uria Albizuri
Miren Amuriza Plaza
Nerea Ibarzabal Salegi
Onintza Enbeita Maguregi
Xabat Galletebeitia Abaroa
Txapela Amurizak jantziko dio txapeldunari
Xabier Amuriza jantziko dio txapela 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldunari. Aurten plazetatik erretiroa hartu du Xabierrek. Dudarik gabe, bertsolaritza modernoak eduki duen figura nabarmenetakoa da. Bertsolaritzari iraultza ekarri zion Xabierrek, aro berria ekarri zuen bertsolari moduan, txapeldun ere izan delako, baita bestelako jardunetan egindako lanean ere.