Bertsoaren urte amaierako nobedadeak

Inprobisazioaren munduan murgiltzeko aukera izango da Durango azokan “Mundu bat ahoz aho” dokumentalarekin

Munduko bazter askotan, badira ahoz aho inprobisatuz zabaltzen diren ahotsak ere,. Hizkuntza ezberdinetan ari badira ere, batzen dituena aitzakia hartuta udan euskal herrian egindako munduko topaketen ondoren Zazpi  inprobisazio desberdin ageri dira.

Dokumentalak zazpi herrialdetako inprobisatzaileei egindako elkarrizketak ditu oinarri: Maialen Lujanbio (Euskal Herria); Mireia Mena (Herrialde Katalanak); Zinar Ala (Kurdistan); Las Alondrak hirukoko Rebeca Limón, Diana Laura Hernández eta Dana Sofía Limón (Mexiko); Simone Monni (Sardinia); Yunet López (Kuba) eta Karen Owen (Gales).

Xabier Amurizaren lanak

Xabier Amurizaren, "Hiztegi Errimatua. Hitzaren Kirol Nazionala" berrargitalpena  eta "Jasota Bezala" bertso antologiak" argitaratu dira.

Txapelketari buruzko liburua

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak, 2015an jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako liburua eta CDa argitaratu ditu. Txapelketako bertsoaldirik onenak jasotzen dira bertan.

 

 

Iñaki Iturriotz

2016, Azaroa 30
Arloa: Bertsoleku