Rupel Ordorika
Arin pasatzen da denbora eta konturatu orduko heltzen da momentua lan berri bat plazaratzeko. Ruper Ordorikari antzeko zerbait suertatu zitzaion joan den udazken aldean, non barruan zituen ideia eta doinuak disko batean jartzeko behar izana sentitu zuen. Gogo eta behar izan hura egun “Guria Ostatuan” deitzen da, oñatiarraren lan berria. Bere ibilbideko 13. diskoa dugu honakoa eta hari sentikor bati lotuak azaltzen diren 11 abesti ederrez osaturiko lana da. Abestien oinarrian berezkoa duen estiloa dago, ahots hurbila, doinu landuak eta barrura sartzen diren melodia bare bezain biziak.
Disko berria New York hirian grabatu du, Brooklynen aurrekoetan bezala, talde osoa elkarrekin zuzenean jotzen. Bertan aritu dira maila handiko musikariak, kasuan kasu Nora Jones, Bill Frisell edota Sean Lennonekin aritzen diren musikariak. Ruper Ordorikak berak ahotsa eta kitarrak grabatu ditu, Jamie Saft pianoan aritu da, Tony Scherr kontrabaxuan eta Kenny Wollesen baterian. Hauekin batera aipatu behar da Ruperren alboan ohikoa den Arkaitz Minerren lana, biolin eta soken tratamenduan.
Abesti trinkoak dakartza oñatiarrak “Guria Ostatuan” izeneko lan berri honetan. Oso errealak eta komunak diren momentu, oroitzapen eta sentipenak indar poetiko handiz marraztuta.
Zuzenean ikusteko aukerak:
-Abenduak 17, Bilbao- Kafe Antzokia
-Urtarrilak 6, Donostia- Victoria Eugenia Antzokia
-Urtarrilak 21, Gasteiz - Jimmy Jazz
-Otsailak 5, Leioa - Auditorium